Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2008ko abuztuaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
4791

EBAZPENA, 2008ko uztailaren 16koa, Bilboko Auzi Administrazioko 1. Epaitegian aurrera dihoan 609/08-1 prozedura laburtuari dagokion espediente administratiboan interesa izan dezaketenak deitzen dituena. Aipaturiko espedientean, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2008ko apirilaren 21ko data duen Ebazpena aurkatzen da eta ebazpen honek, 2005eko urriaren 27ko data duen Ebazpenaren bitartez (EHAA-ko 221 zk. azaroak 21) deitutako Eskolta Gaikuntza Ikastarotik Ertzaintzako Funtzionario bat baztertzen du.

Goian azaldutako Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa, 609/08-1 prozedura laburtuari dagokiona, aurkeztu da eta Bilboko Administrazio Auzigaietarako 1. Epaitegiak jatorrizko espediente administratiboa bidaltzeko eskatuta, eta Administrazioarekiko Auzi Eskumenari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, dagokion honen bitartez jakinarazten da aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezkeela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arkaute, 2008ko uztailaren 16a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala