154. zk., 2008ko abuztuaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Herrizaingo Saila
4790
EBAZPENA, 2008ko uztailaren 16koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, 494/08 prozedura laburtuari buruzko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesa izan lezaketenak deitzen dituena, eta Bilboko 2 zenbakiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak aurrera daramana, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2008ko otsailaren 8ko Ebazpenaren kontra jarritakoa. Azken ebazpen honen bitartez, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ikerketa Kriminaleko Ofizialondoko Kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako deia egin zen (martxoaren 5eko EHAA, 46 zk.). Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (494/08 prozedura-laburtua) aurkeztu da eta Bilboko 2 zenbakiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak jatorrizko espediente administratiboa bidaltzeko eskatuta, eta Administrazioarekiko Auzi Eskumenari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Arkaute, 2008ko uztailaren 16a. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria, GUADALUPE CAMINO GARCÍA.