Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2008ko abuztuaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
4784

IRAGARKIA, etxebizitza arloan finantza-laguntza errebokatzeagatik interes-puntuen sorospena zor duten pertsonen eta interesik gabeko mailegua zor dutenen zerrenda argitaratzeko.

Ondoren zerrendatuta datozen pertsonen kasuan, ezin izan zaio bakoitzari jakinarazi finantza-laguntzak errebokatzeagatik, interes-puntuen sorospenak eta interesik gabeko maileguak itzultzeari dagozkion zorrak dituztela, zordunen helbideak ez jakiteagatik edo antzeko beste arrazoiren batengatik. Ondorioz, iragarki hau argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, bere 59.4 artikuluan xedatutakoa eta horrekin batera datozen gainerako xedapen aplikagarriak betez.

Jakinarazpen hau adierazitako epeetan dirua sar dezaten egin da, ondoren zehazten diren arauen arabera:

A) Dagokion zutabean adierazitako zenbatekoa epe hauetan ordaindu beharko da:

1.– Iragarkia hilaren 1etik 15era bitartean argitaratzen bada Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, argitaratzen den egunetik hasi eta hurrengo hilaren 5era arte; egun hori laneguna ez bada, hurrengo lanegunean sartuko da.

2.– Iragarkia hilaren 16tik 15era bitartean argitaratzen bada Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, argitaratzen den egunetik hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte; egun hori laneguna ez bada, hurrengo lanegunean sartuko da.

B) Zor duten zenbatekoa ondorengo kontu honetan sartuko dute; guztiak “Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusia EHDN” izenean dago irekita:

Euskadiko Kutxa: 3035-0012-76-0120076439.

C) Adierazitako epeak amaitu eta zor dituzten zenbatekoak ordaintzen ez badituzte, edo ordaindu dutela agiri bidez justifikatzen ez badute, ordainarazi egingo zaie, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiak zergak biltzeko Araudia onartzen duenean, araututako premiamendu bidetik.

D) Egintza honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, bere 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 14a.

Etxebizitzako Plangintzaren

eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

IKER SAN ROMÁN AYALA.

Espediente zenbakia

NAN

Izena eta abizenak

Helbidea

Posta kodea - Herria

Zenbatekoa

N.º de expediente

DNI

Nombre y apellidos

Dirección

Código postal - Población

Importe

Bizkaia

EB2-1183/83-EL-001

14941576-V

Enrique Jimenez Carbonell

C/ Marzana, 4-2.º izda.

48003-Bilbao

2.404,05 euro/

EB2-1851/83-EL-001

33815754-G

Antonio Jorge Perez

C/ La Galana, 14-1.º dcha

48910-Sestao

2.404,05 euro/


Azterketa dokumentala