Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2008ko abuztuaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
4782

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, sexu-transmisiozko infekzioak eta GIBa prebenitzeko ikus-entzunezko kanpaina bat kontratatzeko espedientearen lizitazioari buruzkoa (prozedura irekia).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako entitate publikoa, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 62 76. Faxa: 945 00 63 45.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Erakunde Zentrala - Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza.

c) Espedientearen zenbakia: G/211/20/1/1182/O001/0000/072008.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: sexu-transmisiozko infekzioak eta GIBa prebenitzeko ikus-entzunezko kanpaina bat.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: ikus oinarriak.

d) Gauzatzeko epea: ikus oinarriak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Espedientearen aurrekontu zenbatetsia: 151.013,79 euro (BEZik gabe).

a) Kontratuaren aurrekontu zenbatetsia (lizitazio-aurrekontua): 151.013,79 euro (BEZik gabe).

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentrala, b) Helbidea: Araba kalea, 45 c), herria eta posta kodea: 01006 Vitoria-Gasteiz, d) Telefonoa: 945 00 62 76. Telefaxa: 945 00 63 45, e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 6 egun lehenago.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: bai.

b) T taldea, 1 azpitaldea eta B kategoria.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko irailaren 1eko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan eskatutakoak.

c) Aurkezteko lekua: ikus 1. puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak aurkezten direnetik.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan ezarritakoaren arabera.

– Ideia-sorkuntzaren kalitatea:	% 60.

– Baliabideak:	% 20.

– Balorazio eta ponderazio ekonomikoa:	% 20.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: ikus 1. puntua, d) Eguna: 2008ko irailaren 8a (baldin eta Herri Administrazioen Kontratuetako Araudi Orokorreko 80.4 artikuluan xedatutakoaren araberako eskaintzarik aurkezten ez bada), e) Ordua: 11:30a.

11.– Bestelako argibideak.

12.– Iragarkien gastuak: 390,71 euro.

13.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

14.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: https://expedientes.osakidetza.net/contrata.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 22a.

Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakari ordezkoa,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala