Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2008ko abuztuaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Instrukzioko 3 Zenbakiko Epaitegia
4768

EDIKTUA, 30/08 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Marta Carmen Murillo Edok, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta testigantza ematen dut ondokoaz:

30/08 zenbakiko falta-judizioan epaia eman da; hona hemen idazpurua eta epaitza:

103/08 EPAIA

Irun, bi mila eta zortziko maiatzaren bederatzia.

Nik, Maria Aurora Gabino Amanteguik, falta-judizioari buruzko auto hauek ikusi ditut, zeintzuk ondarearen aurkako ebasketa-falta batek eraginda bideratu baitira. Ministerio Fiskalaren ordezkari moduan Inmaculada Garate andreak parte hartu du; salatzailea José Maria Lapitz Sanz jauna, Jamaica merkataritza-establezimenduaren jabea, izan da, zeina letraturik gabe azaldu baita. Salatua Abdaqadir Nasiri jauna izan da, zeina ez baita azaldu, zitazioa behar den moduan egin bazaio ere.

EPAITZA

Abdaqadir Nasiri jauna kondenatu egiten dut, ebasketa-falta baten egile denez, 7 egunez uneoro non dagoen jakinaraztera.

Ezarri zaion zigorra honako helbide honetan dagoen etxebizitzan bete beharko du Abdaqadir Nasiri jaunak: Lekaenea 30, 1. solairua B, Irun), elkarren segidako zortzi egunetan. Epai hau betearazten den garaian zehaztuko dira egun horiek.

Kondenatuak zigorra betetzen ez badu, epaileak edo epaia eman duen auzitegiak horren lekukotasuna jasoko du, kondena haustearen delitua dela-eta haren kontra egiteko, Zigor Kodean aurreikusita baitago delitu hori.

Abdaqadir Nasiri jauna José Maria Lapitz Sanz jaunari berrogeita zortzi euro eta laurogeita hamar zentimo ordaintzera (48,90) kondenatzen dut, erantzukizun zibila dela-eta.

AUTOA

Epailea: Maria Aurora Gabino Amantegui andrea.

Lekua: Irun (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta zortziko maiatzaren bederatzia.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Prozedura honetan 103/08 zenbakiko epaia eman da 2008ko maiatzaren 9an; argitaratu ere egun horretan argitaratu da. Epaiaren zuzenbideko laugarren oinarrian honako paragrafo hau jasotzen da: “ezarri zaion zigorra honako helbide honetan dagoen etxebizitzan bete beharko du: Lekaenea 30, -1. solairua, Irun…”; epaiaren epaitzan berretsi egin da toki hori.

Bigarrena.– Ebazpen hori izenpetu eta argitaratu ondorengo bi egun baliodunen barruan ikusi da kondenatuak zigorra betetzeko adierazitako etxebizitza salatzailearena dela. Organo judizial honen akats baten ondorioz gertatu da hori.

XEDAPENAK

Prozedura honetan, 2008ko maiatzaren 9an emandako 103/08 epaia zuzentzea erabaki da, ondoren zehazten den modura:

Zuzenbideko laugarren oinarrian eta epaitzaren 2. paragrafoan ezarriko da Martuteneko espetxea dela etengabeko lokalizazio-zigorra betetzeko tokia.

Epaia jasota geratu eta Abdaqadir Nasiri jaunari epaia jakinarazteko —ez baitakigu gaur egun non dagoen— eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta zortziko uztailaren hamabostean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala