153. zk., 2008ko abuztuaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
4767
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortziorako 999/06 prozeduraren ondoriozkoa. Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia. Judizioa: DVC-999/2006. Demandatzailea: Margarita Camarero-Nuñez San Jose. Abokatua: Álvaro Jorge Marcet Vidal. Prokuradorea: Diego Irigoyen Leclercq. Demandatua: Alfredo Goñi Tirapu. Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa. Judizio horren gainean epaia eman da. Hau dio epaitzak: Diego Irigoyen Leclerq epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta eta Álvaro Marcet Vidal letraduaren zuzendaritzapean, Margarita Camarero-Núñez San Josék aurkeztutako demanda baiesten dut, Alfredo Goñi Tirapuren aurkakoa, auzi-ihesean dena. Ondorioz, auzilarien arteko ezkontza deseginda dagoela deklaratzen dut, dibortzioa dela kausa. Kostuak ez dira berariaz ezartzen. 496. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa eran demandatu auzi-iheslariari jakinaraz bekio ebazpen hau. Ebazpen hau irmoa denean, bidal bedi exhortoa auzilarien arteko ezkontza jasota dagoen Erregistro Zibilera. Alfredo Goñi Tirapu demandatuak egun bizilekua non duen ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz (PZLb). Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian. Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua). Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura. Donostia-San Sebastián, 2008ko uztailaren 14a. IDAZKARI JUDIZIALA.EDIKTUA
EPAITZA