Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2008ko abuztuaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Konstituzio Auzitegia
4765

EDIKTUA, 5707-2008 zenbakiko Inkonstituzionaltasun errekurtsoaren ondoriozkoa.

Konstituzio Auzitegiak, aurtengo uztailaren 17ko probidentziaz, 5707-2008 zenbakiko Inkonstituzionaltasun errekurtsoa izapidetzeko onartu du. Gobernuko presidenteak sustatu du errekurtsoa, ekainaren 27ko 9/2008 Legearen aurka, hau da, bakea eta normalizazio politikoa iristeko negoziazio-prozesu bat irekitzeari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren iritzia eskatzeko herri-galdeketa bat deitzeko eta arautzeko Legearen aurka. Gobernuko presidenteak Konstituzioaren 161.2 artikulura jo duela adierazten da, eta ondorioz, etenda geratzen dira inpugnatutako xedapenen indarraldia eta aplikazioa, prozesuko parteei dagokienez errekurtsoa aurkeztu zen egunetik —2008ko uztailaren 15etik—, eta hirugarrenei dagokienez, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Madril, 2008ko uztailaren 26a.

Osoko Bilkurako Justizia idazkaria,

HERMINIA PALENCIA GUERRA.

Sinatua eta izenpetua.


Azterketa dokumentala