Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2008ko abuztuaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
4758

2520/2008 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena —Osakidetzako Administrazio Kontseiluak emandako eskuordetzea baitu—, toki-erakundeetarako laguntzak esleitzen dituena.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2008ko martxoaren 17an hartutako Erabakiaren bidez, 2008. urtean toki-erakundeei laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ziren.

Eskabideak aurkeztuta, helburu horretarako izendatutako batzordeak aztertu eta gero, laguntzak esleitzeko proposamena egin zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari ebazpena eman dezan.

Beraz, deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoa betez, eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak emandako eskuordetzeaz baliatuz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Honako toki-erakunde hauei, dagozkien diru-laguntzak ematea. Bakoitzari, aipatzen diren kontzeptuengatik, adierazitako zenbatekoa emango zaio. Laguntzak ematea eta ordaintzea Batzordeak deialdian ezarritako baldintzen menpe egongo da.

ARABA/

ÁLAVA

Eskualdea

Udala/

Admin. batz.

Kontzeptua

Laguntza (eurotan)

Araba

Bilar

Hozteko/berotzeko gailuak kontsultategirako (Santa Maria plaza, 10).

3.000,00

Araba

Iruña Oka

Langraiz Okako kontsultategiko mantentze-lanak (Fco. Hernández el Brujo kalea).

8.000,00

Araba

Lantziego

Kontsultategiaren pintaketa (Elizako plaza).

3.000,00

Araba

Oyón-Oion

Kontsultategiaren pintaketa (Foruen plaza, 6).

3.000,00

Araba

Erriberagoitia

Pobesko kontsultategia eraberritzea (Geltokiko auzoa).

70.000,00

Araba

Urkabustaiz

Kontsultategiko hezetasunak konpontzea eta paretak iragazgaitzea (Logorri kalea, 1, behea).

5.500,00

Araba

Zuia

Mediku-kontsultategiko galdara aldatzea: gasoliotik gasera (Domaikia errep., 2).

12.000,00

Araba

Labrazako Admin. Batz.

Kontsultategia eraberritu eta handitzea (Las Escuelas kalea, z.g.).

40.000,00

GUZTIRA

144.500,00

BIZKAIA

Eskualdea

Udala

Kontzeptua

Laguntza (eurotan)

Barnealdea

Aiara

Arespalditzako mediku-kontsultategi berria egiteko lokala egokitzea (La Iglesia auzoa, 4).

84.000,00

Barnealdea

Atxondo

Mediku-kontsultategia handitzea eta eraberritzea (Euskalerria kalea, 2).

52.789,00

Barnealdea

Busturia

Kontsultategia eraberritzea eta pintatzea (San Bartolome, 31).

12.000,00

Barnealdea

Errigoiti

Mediku-kontsultategirako altzariak (La Villa auzoa, 10).

6.000,00

Barnealdea

Ea

Kontsultategirako 3 berogailu (Donibane enparantza, 2).

1.100,00

Barnealdea

Izurtza

Kontsultategirako sarrera eraberritzea (Elizalde auzoa, 12).

20.000,00

Barnealdea

Muxika

Ibarruriko kontsultategia pintatzea eta Gorozikako kontsultategia eraberritzea, irisgarritasunari dagokion araudia betetzeko (Ibarruri eta Gorozika auzoak).

9.625,00

Barnealdea

Zeberio

Kontsultategiko instalazio elektrikoa aldatzea (Zubiarde kalea, 10, behea).

600,00

Uribe

Barrika

Mediku-kontsultategiko zenbait konponketa (Udaletxeko bidea, 4).

6.000,00

Uribe

Laukiz

Mediku-kontsultategi berrirako obra (Elexalde auzoa).

85.375,00

Uribe

Maruri-Jatabe

Medikuaren kontsultategi berrirako obra (SAPUR 1).

96.000,00

Uribe

Meñaka

Hezetasunak konpontzea eta eraberritze-proiektua (Mesterika auzoa).

22.000,00

GUZTIRA

395.489,00

GIPUZKOA

Eskualdea

Udala

Kontzeptua

Laguntza (eurotan)

Gipuzkoa Ekialdea

Aizarnazabal

Erabilera anitzeko eraikinean kontsultategi berrirako lanak (Lauburu).

80.000,00

Gipuzkoa Mendebaldea

Amezketa

Kontsultategiaren mantentze-lanak (San Bartolome, 27).

1.000,00

Gipuzkoa Mendebaldea

Aramaio

Kontsultategia pintatzea (Nardeaga, 30).

1.450,00

Gipuzkoa Mendebaldea

Bergara

Mediku-kontsultategiaren mantentze-lanak eta pintaketa (Angiozar auzoa).

13.200,00

Gipuzkoa Mendebaldea

Berrobi

Kontsultategi berria eraikitzea (J.M.ª Goikoetxea, 23).

40.000,00

GUZTIRA

135.650,00

Laguntzen zenbatekoa, guztira: 675.639,00 euro.

Aipatutako laguntza jasotzeko, toki-erakunde bakoitzak onartu egin beharko ditu laguntzok, baita deialdian adierazitako gainerako eskakizun guztiak ere.

Diru-laguntza Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak ordainduko du transferentzia bidez; horretarako, onuradunak diru-laguntza ematean helburu zena bete dela egiaztatu beharko du jatorrizko agiriaren bidez, kasu bakoitzaren arabera: proiektua idazteagatiko ordainsariak, obra-ziurtagiriak –arkitekto zuzendariak baloratu eta sinatutakoak– edo ondasun higiezinak eskuratu direla egiaztatzen duten fakturak —aurrekontua aurrez onartuko da—, baita ordainketa onartzen duen udalbatzaren zein gobernu-batzordearen edo alkatetzaren erabakia edo dekretua ere.

Ordainketa egiteko agiriak aurkezteko azken eguna 2009ko abenduaren 31 izango da, eta obrak legez ezarritako prozedurak erabiliz burutuko dira.

Bigarrena.– Zenbatekoak berriz esleitzea udaletxe hauei:

Muxikari, Gorozika auzoko mediku-kontsultategia eraberritzeko, 25.000,00 euro.

Maruri-Jataberi, udalerriko mediku-kontsultategi berria eraikitzeko, 212,00 euro, Karrantza eta Iurretako Udalen espedienteetan dirua soberan gelditu delako edo laguntzari uko egin zaiolako.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Diru-laguntza jasoko duten toki-erakundeei dagokien onarpen-agiria bidaltzea; agiri hori behar bezala beteta itzuli beharko dute, jakinarazten denetik hasi eta 15 eguneko epean.

Interesdunek behin betiko ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio-Kontseiluari, EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluek xedatutakoaren arabera (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeran). Horretaz gain, administrazioarekiko auzien bideari ere ekin ahal izango diote zuzenean, dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuta.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 18a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


Azterketa dokumentala