153. zk., 2008ko abuztuaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
4756
EBAZPENA, 2008ko uztailaren 16koa, 2008ko ekainaren 5eko Ebazpena aldatzen duena, Inmigrazio zuzendariarena, apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuak araututako inmigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak egiteko laguntzei buruzko Ebazpen-proposamena egin behar duen Kide Anitzeko Organoko kideak izendatzen dituena. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuak (2007ko maiatzaren 2ko EHAA) arautzen ditu inmigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren laguntzak. Dekretu horri jarraituz, Inmigrazio zuzendariaren 2008ko ekainaren 5eko Ebazpenaren bidez (EHAA, 2008ko uztailaren 1ekoa), aipatutako Dekretuan araututako dirulaguntzen Ebazpen-proposamena egiteko (inmigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzekoak kenduta), Kide Anitzeko Organoko kideak izendatu ziren. Dirulaguntzak honako aginduen bidez deitu ziren: 2008ko martxoaren 25eko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, (2008ko apirilaren 16ko EHAA) eremu komunitarioetan bertako biztanleen baldintza beretan parte hartu ahal izan dezaten, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren atzerriko etorkinei zuzendutako integrazio-programak garatzen dituzten erakundeentzako laguntzetarako deialdia egiten duena. 2008ko martxoaren 25eko Agindua, Etxebizitza, eta Gizarte Gaietako sailburuarena, (2008ko apirilaren 16ko EHAA) kulturartekotasuna eta diskriminazioaren aurkako borroka bultzatzeko proiektuak garatzen dituzten erakundeentzako laguntzetarako deialdia egiten duena. 2008ko martxoaren 25eko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, (2008ko apirilaren 16ko EHAA) inmigrazioaren arloan prestatzeko helburua duten ikastaroen, jardunaldien edo mintegien antolaketarako laguntzetarako deialdia egiten duena. 2008ko martxoaren 25eko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, (EHAA, 2008ko apirilaren 16a) emakume etorkinek sustatutako eta/edo haiei zuzendutako proiektuetarako laguntzetarako deialdia egiten duena. 2008ko apirilaren 16ko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, (2008ko apirilaren 16ko EHAA) etorkinek EAEko elkarte-sarean eta parte-hartze sarean zuzenean parte hartzeko aukera eta horien herritartasunaren onarpena eta erabilera sustatu eta bultzatuko duten proiektuetarako laguntzetarako deialdia egiten duena. 2008ko maiatzaren 21eko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, (2008ko ekainaren 3ko EHAA) Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan inmigrazioko eta kulturarteko bizikidetzako programak gauzatzeko laguntzetarako deialdia egiten duena. 2008ko maiatzaren 21eko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, (2008ko ekainaren 4ko EHAA) Erakunde Eskatzaileak etorkinen harrera sarean sartzeko laguntzen deialdia egiten duena. Artikulu bakarra.– Aipatutako dirulaguntzen Ebazpen-proposamena egingo duen Kide Anitzeko Organoko kideen izendapena aldatzea. Kide Anitzeko Organoko kideak honako hauek izango dira: Mahaikideak: Edurne Gorospe Iza, Inmigrazio Zuzendaritzako teknikaria. Edurne Ramón Olano, Inmigrazio Zuzendaritzako teknikaria. Rosa María Urrutia Urresti, Inmigrazio Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena. Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 16a. Inmigrazio zuzendaria, JOSÉ ROBERTO MARRO IBARRA.EBATZI DUT: