153. zk., 2008ko abuztuaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4755
EBAZPENA, 2008ko ekainaren 16koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Ezkio-Itsasoko (Gipuzkoa) Santa Lutzi auzunean gas naturala banatzeko sarea eraikitzeko administrazio-baimenari buruzkoa. Erref.: RI.24.135–CGF. 2007/5 Javier Bermejillo Eguía jaunak, Naturgas Energía Distribución SAUren (Pío Baroja plaza, 3-2, Bilbao) izenean eta ordez, Santa Lutzi auzunean (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa) gas natural kanalizatua —MOP ≤ 5 Bar— banatzeko sarea eraikitzeko administrazio baimena eskatu zuen, 2007ko azaroaren 23an, Industriako Gipuzkoako Lurralde Bulegoan. Eskabidearekin batera Sarea eraikitzeko proiektua aurkeztu zuen, zeina teknikari eskumendunak idatzi baitzuen eta behar bezala bisatuta baitzegoen. 2007ko abenduaren 27an Naturgas Energía Distribución SAUri argibideak eskatu zitzaizkion, hain zuzen ere aurkeztutako proiektua herriaren onurarako zela deklaratzeko premiari buruzkoak, halaxe adierazten baitzen eskabidean. Naturgas Energía Distribución SAUk idazki bat aurkeztu zuen 2008ko otsailaren 6an, aditzera emanez ezen, banaketa-sare proiektatua lur publikotik doala trazatu guztian eta, ondorioz, ez dela beharrezkoa herri onurarakoa denaren deklarazioa. Ebazpen honen oinarriak honako hauek dira: 1.– Espedientea ebaztea Energia eta Meategien Zuzendaritzari dagokio, hala agintzen baita Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan (2005-10-27ko EHAA). 2.– Batetik, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeak (1998-10-08ko BOE) eta, bestetik, gas naturaleko instalazioetako garraioa, banaketa, merkaturatzea, horniketa eta baimen-prozedura arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuak (2002-12-31ko BOE) ezartzen dutenez, gasa banatzeko sareak eraikitzeko beharrezkoa da aldez aurretiko administrazio-baimena 3.– Uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bitartez (2006-09-04ko BOE), Gas-erregaiak erabili eta banatzeko Arautegi Teknikoa onartu zen. Bada, arautegi horretan eta bere ICG 01etik 11rako jarraibide osagarrietan ezartzen denez, aldez aurretiko administrazio-baimena behar da bai gasa banatzeko sareak eraikitzeko eta bai sare horiei lotutako biltegiratze-zentroak eraikitzeko ere. 4.– Gas kanalizatuko zerbitzu publikoaren instalazioak jarri eta baimentzeari buruzko ekainaren 9ko 107/1998 Dekretuak (1998-06-26ko EHAA), besteak beste honakoak izapidetzeko prozedura ezartzen du: B presio ertainaren bidez garatutako hiri eta hiriarteko sareak eta poligono industrialak. 5.– Eusko Jaurlaritzako Industria, Nekazaritza eta Arrantza Saileko (lehengoa) Industria, Energia eta Meategien Zuzendaritzaren 1998-01-12ko Instrukzioa, gas kanalizatuko hartune eta sareetarako baimen-espedienteak izapidetzeari buruzkoa. Informazio-erakustaldia egina dago, hain justu ere 2008-03-13an El Diario Vascon, 2008-03-14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2008-04-16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta hogei egunez Ezkio-Itsasoko iragarki-oholean eginez argitarapenak. Informazio-erakustaldirako epea 2008-05-10ean amaitu zen, eta Gipuzkoako Lurralde Bulegoan ez da aurkeztu proiektuari buruzko alegaziorik, ez eta Naturgas Energía Distribución SAUk aurkeztutakoei lehia librea egiten dion proiekturik edo eskabiderik. Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honakoa 1.– Ezkio-Itsasoko Udalerrian (Gipuzkoa), Santa Lutzi auzunean, gas natural kanalizatua (gehienez ere 5 bar-eko operazio presioarekin) banatzeko sarea eraikitzeko administrazio-baimena ematea Naturgas Energía Distribución SAU enpresari. Proiektuaren memoria eta planoetan zehazten dira sarearen ezaugarriak, eta honako hauek dira: Banaketa-sarea – Trazadura.– V-4 lineako balbulan ADU-4 poligono industrialerako (proiektuaren helburua) diseinatutako sareari lotuz hasten da sarea, Santa Lutzi auzuneko ekialdean. Hortik aurrera adar nagusia ateratzen da, zeina GI-2632ren ertzarekin paraleloan doan lurpetik (PE-110 mm), Txoritegi izeneko eraikinera heldu arte. Beste adar bat ere badago —laburragoa bera—, aurrekoarekin paralelo doana, GI-2632ren hasieran eta hegoaldean. Guzti hori Naturgas Energía Distribución SAUren 1-NG-C-001 eta 1-NG-C-002 planoetan dago zehaztuta, zeintzuk aurkeztutako proiektuetan baitaude jasota. – Luzera: 1.510 metro (hartunerik sartu barik). – Hodia: PE-100 SDR-17,6, 110 mm-ko diametro normalizatukoa (1.206 m). PE-100 SDR-11, 90 mm-ko diametro normalizatukoa (243 m). PE-100 SDR-11, 63 mm-ko diametro normalizatukoa (61 m). Hargune-adarrak 63 y 32 mm-ko diametro normalizatuko PE-100 SDR-11koak dira. – Aurrekontua: 118.681,60 euro. – Eragiteko gehienezko presioa: MOP ≤ 5 bar. 2.– Ebazpen honen bidez baimendutako instalazioak proiektuarekin bat etorriaz eraiki beharko dira, zeina honela deitzen baita: “Ezkio-Itsasoko (Gipuzkoa) Santa Lutzi auzunean gas naturala banatzeko sarea eraikitzeko administrazio-baimena”. M. Pilar Martín Martín industriako ingeniari teknikoak egindakoa da proiektua, Bizkaiko Industriako Ingeniari Teknikoen Elkargoan 5868 zenbakiko elkargokidea denak, hain zuzen ere. Elkargo horrek bisatu zuen 2007ko azaroaren 7an 08471 zenbakiarekin. 3.– Urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, bi hilabeteko epearen barruan, Naturgas Energía Distribución, SAUk 2.373,63 euroko fidantza aurkeztu beharko du, bere obligazioak konplituko dituela bermatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Gordailuen Kontu Nagusian aurkeztu beharko da aipatu fidantza, eskudiruan, estatutuaren titulutan, edo banku-abaletan, betiere uztailaren 21eko 1775/1967 Dekretuko 11. artikuluko 3. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriaz. Instalazioak baimendu eta eraiki, eta eskudun lurralde organoak haiek martxan jartzeko akta formalizaturik, fidantza itzuli egingo zaio Naturgas Energía Distribución SAUri. 4.– Baimendutako instalazioak martxan jartzeko epea hauxe izango da: baimenaren datatik harako hogeita lau (24) hilabetekoa. 5.– Ematen den baimen honek ez dauka zerikusirik obrak eraikitzeko beharrezko diren udal- edo probintzia-baimen edo –lizentziekin, eta gainerakoekin; beraz, eskatzaileak beroiek eskatu beharko ditu hala dagokionean. Kontuan izan beharko dira, batik bat, GI-2632 errepidearen bidegurutzeari eta paralelismoari dagokiona; GI-632 errepidearen bidegurutzeari dagokiona; eta Etxebarrialde kaleko errekastoaren bidegurutzeari dagokiona. Eskatzailea ez da libratzen baimen horiek eskatu beharretik. 6.– Indarrean diren xedapenen arabera, instalazioetan egin behar diren azterketa, entsegu eta proba partzialak edo orokorrak aldez aurretik eta idatziz jakinarazi beharko zaizkio Gipuzkoako Lurralde Bulegoari, eta hori emakida duen enpresak egin beharko du. 7.– Banatze sarea martxan jartzeko, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Industriako Lurralde Bulegoan, Naturgas Energía Distribución SAUk ziurtapen egokiak aurkeztu beharko ditu, proben eta obren zuzendaritzarenak barne direlarik. 8.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzan, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean. Hala agintzen da 4/1999 Legean (lege horrek azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 16a. Energia eta Meategien zuzendaria, TXABER LEZAMIZ CONDE.AURREKARIAK
ZUZENBIDEZKO OINARRIAK
EBATZI DUT: