152. zk., 2008ko abuztuaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4748
LEHIAKETA PUBLIKOA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko Araba eta Bizkaiko ikastetxe publikoak sukalde integralez hornitzeko, eta material hori entregatu eta instalatzeko kontratazioa egiteko. 1.– Entitate esleitzailea. a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza. Ekipamendu eta Kontratazio Zerbitzua. c) Espediente-zenbakia: 032/08. 2.– Kontratuaren ezaugarriak. a) Helburua: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko Araba eta Bizkaiko ikastetxe publikoak sukalde integralez hornitzea, eta material hori entregatu eta instalatzea. b) Loteak: bai, 4 lote. c) Gauzatzeko lekua: IES Uribarri BHI (Basauri); CEP Angel Larena LHI (Artzentales); CEP Ramiro de Maeztu LHI (Oyón-Oion); CEP Candido Ruiz de Garibay LHI (Vitoria-Gasteiz). d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 30 egun. 3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era. a) Izapideak: arruntak. b) Prozedura: irekia. c) Esleipen-era: lehiaketa. 4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Zenbatekoa guztira: 175.681,03 euro (BEZik gabe). 5.– Fidantzak. Behin-behinekoa: ez da eskatzen. Behin betikoa: lote bakoitzeko esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZ salbu. 6.– Agiriak eta argibideak. a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Ekipamendu eta Kontratatazio Zerbitzua. b) Helbidea: Donostia kalea, 1-3. solairua. c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010. d) Telefonoa: 945 01 83 89/90. e) Faxa: 945 01 83 35/36. f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2008ko abuztuaren 25a. 7.– Kontratisten betebeharrak. a) Sailkapena: ez da eskatzen. b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguko 32. puntuan finkatutakoak. 8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea. a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko abuztuaren 28ko goizeko 10:00ak. b) Aurkeztu beharreko agiriak: “A”, “B” eta “C” kartazalak, klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin. c) Aurkezteko lekua: 1.– Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. 2.– Helbidea: Ekipamendu eta Kontratazio Zerbitzuan entregatuko dira, Donostia kalea, 1-3. solairua. 3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010. d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 2008ko abenduaren 31 arte. e) Aldaerak: ez. 9.– Eskaintzak irekitzea. a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Lakua II, beheko solairua -1. Sala-. b) Helbidea: Donostia kalea, 1. c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010. d) Eguna: 2008ko irailaren 5a. e) Ordua: 10:00. 10.– Bestelako argibideak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako produktuen erakusgarri bat aurkeztu beharko du lehiatzaileak. 11.– Iragarkien gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira. 12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna. 13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net. Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 21a. Kontratazio Mahaiko lehendakaria, MIKEL CABELLO PÉREZ.