Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2008ko abuztuaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4744

LEHIAKETA. Iragarkia, Rack batean erabilgarritasun handiko Unix zerbitzaria eskuratzea kontratatzeko (17/2008 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Eustat, Euskal Estatistika Erakundearen Arlo Juridiko-Administratiboa.

c) Espedientearen zenbakia: 17/2008.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: Rack batean erabilgarritasun handiko Unix zerbitzaria eskuratzea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: administrazio klausula zehatzen pleguan adierazitakoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: hilabeteko epea, kontratua administrazioaren kontratu-agiriaren bidez egiten denetik.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Kontratuaren gehienezko aurrekontua ehun eta hirurogei mila (160.000,00) eurokoa izango da, BEZa barne.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 75 00.

e) Telefaxa: 945 01 75 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko abuztuaren 27a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betebeharrak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko abuztuaren 29a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: 2 gutun-azal aurkeztu beharko dira: “A” eta “B”, administrazio-klausulen pleguan zehazten denaren arabera.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) bulego nagusiak: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartzen.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta PK: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2008ko irailaren 5a.

e) Ordua: 12:30.

10.– Bestelako argibideak: edozein kontsulta egiteko, deitu Eustaten Informatika Arlora (945 01 75 28).

11.– Iragarkien gastuak: lehiaketa honen lizitazio- eta esleipen-iragarkiek sortutako gastuak esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 23a.

Zuzendari nagusia,

JOSU IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala