152. zk., 2008ko abuztuaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
4743
EDIKTUA, finkak inmatrikulatzeko 630/2008 jabari-espedientearen ondoriozkoa. Nik, José Luis Núñez Corralek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua naizen honek, honako hau Epaitegi honetan finkak inmatrikulatzeko 630/2008 jabari espedientearen prozedura bideratzen ari dela, Elvira Pinedo Aberasturik eskatuta, finka hau inmatrikulatzeko: 1) poligonoko 759. lur-zatia: Artazan dagoen etxaldea, Erribera Goitiako udalerrian, “Debajo del Pozo de la Villa” izeneko lekuan. Zortzi area eta hogeita hamazortzi zentiareako azalera dauka. Mugakideak: Iparraldean, horma; Hegoaldean, Benito Valluerca; Ekialdean, Pedro Valderrama eta Mendebaldean, Tomas Pinedo, eta katastroaren arabera honakoak dira mugakideak: Iparraldean, Artaza eta Escotako Administrazio Batzordearen 677. lurzatia; Hegoaldean 757. lur-zatia, Esteban Pinedo Santiagorena; Ekialdean, 297. lur-zatia, Cecilio Fernandez de Valderrama Salazar eta beste batzuena; eta Mendebaldean, 758. lur-zatia, J. Javier Pinedo Aberasturi eta beste batzuena. Katastroko erreferentzia: 46-1-759. 1 poligonoko 758. lur-zatia: Artazan dagoen etxaldea, Erribera Goitiako udalerrian, “El Charcón edo Los Raposos” izeneko lekuan. Hamabi areako azalera. Mugakideak: Iparralde, Hegoalde, Ekialde eta Mendebaldean, ezpondak, eta katastraoren arabera honoak dira mugakideak: Iparraldean, Artaza eta Escotako Administrazio Batzordearen 677. lurzatia; Hegoaldean 757. lur-zatia, Esteban Pinedo Santiagorena; Ekialdean, 759. lur-zatia, J. Javier Pinedo Aberasturi eta beste batzuena; eta Mendebaldean, 757. lur-zatia, Esteban Pinedo Santiagorena. Katastroko erreferentzia: 46-1-758. 1 poligonoko 760. lur-zatia: Artazan dagoen etxaldea, Erribera Goitiako udalerrian, “Herrán de Arriba” izeneko lekuan. Hamabi areako azalera. Mugakideak: Iparraldean, mendiko horma; Hegoalde eta Mendebaldean, ezponda; eta Ekialdean Bruno Pinedo. Katastroaren arabera honakoak dira: mugakideak: Iparraldean 757. lur-zatia, Esteban Pinedo Santiagorena; Hegoaldean 301. lur-zatia, Dolores Pinedo Aberasturi eta beste batzuena; Ekialdean 757. lur-zatia, Esteban Pinedo Santiagorena; eta Mendebaldean, 303. lur-zatia, Manuel Ruiz de Lezana Ortegarena eta beste batena, eta 302. lur-zatia, Cecilio Fernandez de Valderramarena eta beste batzuena. Katastroko erreferentzia: 46-1-760. Ediktu honen bidez eta gaur emandako probidentziaren indarrez, dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagunei, ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean espedientean agertu eta beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena azal dezaten. Ondoren azaltzen dira, halaber, deialdiaren gai diren kausabenteak: Teofilo Pinedo Santiago eta Josefa Aberasturi Maestu, lur-zatiak berengandik baitatoz; Jose Javier, Jose Luis, M.ª Dolores, Jesus eta Elvira Pinedo Aberasturi, katastroan lur-zatiak beren izenean agertzen direlako; Artaza eta Escotako Administrazio Batzordea, Esteban Pinedo Santiago, Cecilio, M.ª Purificacion, M. Quitera andrea, Desiderio Fernandez de Valderrama Salazar, Jesus M.ª Barrio Fernandez de Valderrama, Javier, Jose Luis, M.ª Dolores, Jesus eta Elvira Pinedo Aberasturi, 759. lur-zatiaren alboko lur-zatiaren jabeak direlako; Artaza eta Escotako Administrazio Batzordea, Esteban Pinedo Santiago, Jose Javier, Jose Luis, M.ª Dolores, Jesus eta Elvira Pinedo Aberasturi, 758. lur-zatiaren alboko lur-zatiaren jabeak direlako; eta Esteban Pinedo Santiago, M.ª Dolores, Jose Javier, Jose Luis, Jesus, Elvira Pinedo Aberasturi, Manuel Ruiz de Lezana Ortega, Angel Ruiz de Lezana Ortega, Cecilio, M.ª Purificacion, M. Quitera andrea, Desiderio Fernández de Valderrama Salazar eta Jesus M.ª Barrio Fernandez de Valderrama, 760. lur-zatiaren alboko lur-zatiaren jabeak direlako, hain zuzen ere lehen aipatutako epean espedientean agertu eta beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena azal dezaten. Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 7a. EPAILE MAGISTRATUA.JAKINARAZTEN DUT: