Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2008ko abuztuaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
4742

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1099/2007 zenbakiko kanbio-judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1099/2007 kanbio-judizioa.

Demandatzailea: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria SA.

Abokatua: Esturo Elguezabal Maria Nieves.

Prokuradorea: Carranceja.

Demandatua: Manuel Colmenero Salgado.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan autoa eman da eta honakoa da bere epaitza:

1.– Kanbio-judizio hau amaitutzat jotzen da.

2.– Carranceja Diaz prokuradoreak Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, SA alderdi betearazlearen izenean eta ordez eskatuta, betearazpena agindu da Manuel Colmenero Salgado alderdi betearaziaren aurka, ondoko diru-kopuruetan: 4.054,64 euroko printzipala gehi 1.216,00 euro berandutzako interes, gastu eta kostuengatik —likidazioa egitearen zain azkeneko zenbateko hau—; horien betearazpena ebazpen judizialen edo arbitrajeko ebazpenen betearazpenerako aurreikusitakoaren arabera gauzatuko da.

Betearazpena 147/08 betearazpen-prozesu bezala erregistratuko da.

Ebazpen hau irmoa denez, bere aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu (PZLb-ren 551.2 artikulua). Hala ere, zordunek —PZLb-ren 556.1 artikuluan ezarritako zioren bat dela-eta— aurre egin diezaiokete, hamar eguneko epean, agindutako betearazpenari, betiere artikulu horretako 2. paragrafoan adierazitako ondorioekin.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Manuel Colmenero Salgadoren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala