152. zk., 2008ko abuztuaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Irungo Instrukzioko 3 Zenbakiko Epaitegia
4741
EDIKTUA, 39/08 falta-judizioaren ondoriozkoa. Nik, Amaia Fernandez Oteguik, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, 39/08 zenbakiko falta-judizioan epaia eman da; hona hemen idazpurua eta epaitza: Irun, bi mila eta zortziko maiatzaren hamabosta. Nik, Maria Aurora Gabino Amanteguik, ebasketa-falta bat dela-eta bideratutako falta-judizioari buruzko auto hauek ikusi ditut. Honako hauek dira alderdiak: Ministerio Fiskalak herri-akzioaren ordezkari moduan parte hartu du; salatzaileak izan dira Tamara Cao Bartolomé andrea, letratuaren laguntzarik gabe azaldu dena, eta Emilie Celestine Thomas andrea, azaldu ez dena zitazioa behar bezala egin zaion arren; salatua Abdelilah Khamrichi jauna izan da, zeina ez baita azaldu, zitazioa behar den moduan egin bazaio ere. Abdelilah Khamrichi jauna absolbitu egiten da kausa honetan egotzi zitzaion ebasketa-faltatik. Auzialdi honetan sortutako kostuak ofiziozkoak deklaratzen dira. Jakinaz bekie irmoa ez den epai hau alderdiei, bai eta Ministerio Fiskalari ere. Eta ohartaraz bekie, epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dutela, epaia jaso eta bost eguneko epean. Errekurtso hori epaitegi honetan aurkeztuko da, eta behar izanez gero, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari ere emango zaio horren berri. María Aurora Gabino Amanteguia andreak, Epaitegi honetako epaile titularrak, horixe erabaki, agindu eta sinatu du. Epaia jasota geratu eta Abdelilah Khamrichi-ri epaia jakinarazteko —ez baitakigu egun non dagoen— eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta zortziko uztailaren hamarrean. IDAZKARIA.FEDE ETA TESTIGANTZA EMATEN DUT:
112/08 EPAIA
EPAITZA