Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2008ko abuztuaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
4740

EDIKTUA, adostasunik gabeko 245/07 dibortzioaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: 245/07, adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Bertha Eyinor Martinez Martinez.

Abokatua: Sanchez Garcia, Francisco Javier.

Prokuradorea: Judith Martinez Garmendia.

Demandatua: Ventura Salvador Dos Santos.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da. Idazpuruak eta xedapen-zatiak/epaitzak hau diote hitzez hitz:

86/08 EPAIA

Irun, 2008ko ekainaren 16a.

Nik, M.ª Jose Eceiza Yarzak, Irungo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizenak, ikusiak ditut Epaitegi honetan adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratu diren 245/07 autoak. Bertan, ondoko hauek izan dira alderdi: batetik, auzi-jartzailea, Bertha Eyinor Martinez Martinez, Judith Martinez Garmendia prokuradoreak ordezkaturikoa eta Javier Sanchez letraduak defendaturikoa; eta bestetik, alderdi demandatua, Ventura Salvador Dos Santos, auzi-ihesean dena.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Bertha Eyinor Martinez Martinezen izenean eta ordez eta Ventura Salvador Dos Santosen aurka aurkeztutako demanda; ondorioz, aipatutakoek osatutako ezkontzaren dibortzioa erabakitzen dut.

Ez da kosturik ezartzen.

Aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorio bidezkoetarako.

Eta nire epaia hau denez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitarapena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut Irunen (Gipuzkoa), 2008ko ekainaren 11n.

Ventura Salvador Dos Santos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Probintziako Aldizkari Ofizialean ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Irun (Gipuzkoa), 2008ko uztailaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala