Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2008ko abuztuaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
4739

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortziorako 376/04 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 376/04 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Maria Concepcion Perez Alonsok eskatuta hasi da, Pedro Mateus Tavaresen aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

383 EPAIA

Bilbon (Bizkaia), bi mila eta zortziko uztailaren bederatzian.

Francisco Javier Osa Fernandezek, Bilboko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua denak, adostasunik gabeko dibortziorako epaitegi honetan bideratu diren 376/04 autoak ikusi ditu. Concepcion Perez Alonso eskatuta hasi da prozedura, Ana Vidarte Fernandez prokuradore eta Ana Fernandez Negro letratu dituela, Pedro Mateus Tavaresen aurka (auzi-ihesean). Fiskaltzak parte hartzen du.

EPAITZA

Onetsi egiten da zati batean Ana Vidarte Fernandez prokuradoreak, Concepcion Perez Alonsoren izenean eta ordez, auzi ihesean den Pedro Mateus Tavaresen aurka aurkeztutako demanda eta, ondorioz, horien arteko ezkontzaren dibortzioa agintzen dut legezko ondorio guztiekin. Eutsi egiten zaie, hala ere, Portimaoko (Portugal) Familia eta Adingabekoen Epaitegiak 2003-05-20an emandako epaiaren behin betiko neurriei (guraso-ahala arautzeko 243/1999 autoak). Prozeduraren izapideetan sortutako kostuak ez zaizkio beren-beregi inori ezartzen.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio beren-beregi inori ezarriko.

Epai hau irmoa egin ostean eman bekio horren berri ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilari; eta hartarako, egin bedi idaztagiri egokia, orri-bazterrean ohar gisa jarriko dena.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan. Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legea, 457.2 eta 774. artikuluak).

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Pedro Mateus Tavares demandatuari behar bezala jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta zortziko uztailaren batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala