152. zk., 2008ko abuztuaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bizkaiko Probintzia Auzitegia
4738
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 558/07 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa. Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 3. Sekzioa. Errekurtsoa: 558/07 apelazioa, prozedura arrunta. Errekurtsogilea: Groupama Plus Ultra Seguros SA eta Jose Maria Gamboa Goitia. Abokatua: Javier Sainz de Aja Muro eta Javier Sainz de Aja Muro. Prokuradorea: Maria Concepcion Imaz Nuere eta Maria Concepcion Imaz Nuere. Errekurritua: Jose Timiraos Sotomayor eta Aitor Gamboa Garay. Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea. Errekurtso horretan epaia eman da eta honakoa da bere epaitza: Ezetsi egiten da Groupama Plus Ultrak eta Jose Maria Gamboa Goitiak prozesuan duten ordezkariek aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, hain zuzen ere 63/02 prozedura arrunteko autoetan Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiak 2007ko ekainaren 25ean emandako epaiaren aurka, eta, ondorioz, berretsi egiten dugu ebazpena. Gora-jotze honen kostuak apelatzaileak ordaindu beharko ditu. Ebazpena irmoa denean autoak jatorrizko epaitegira bidaliko dira, ebazpen honen hitzez hitzeko ziurtagiriarekin, horren berri izan eta betearaz dezaten. Gure epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu. Epaiaren ziurtagiria dagokion erroiluari erantsiko zaio. Aitor Gamboa Garay demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb). Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura. Bilbao, 2008ko uztailaren 15a. IDAZKARI JUDIZIALA.