Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2008ko abuztuaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
4736

IRAGARKIA, 828/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinaraztekoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazten da:

Errekurtsoaren zenbakia: 828/08.

Sekzioa: 2.

Aurkezte-eguna: 2008-06-16.

Errekurtsogilea: Estatuko Administrazioa.

Inpugnatutako jarduera burutu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Inpugnatutako jarduera: 2008ko martxoaren 18ko Agindua, Kultura sailburuarena, nazioarteko kirol-txapelketetarako eta kirola zabaltzeko jardueretarako diru-laguntzak emateko arauak finkatzen dituena (2008-04-17ko EHAA, 73. zenbakia).

Bilbao, 2008ko ekainaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.’’


Azterketa dokumentala