152. zk., 2008ko abuztuaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura Saila
4730
151/2008 DEKRETUA, uztailaren 29koa, Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren Zuzendaritza Kontseiluko kideak izendatzen dituena. Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortu eta arautu zen apirilaren 20ko 3/2007 Legez. Legearen helburua: euskara eta euskal kultura, bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatu, hedatu eta proiektatzea. Etxepare Euskal Institutua nortasun juridiko propioa duen zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasuna du eta kultura arloan eskuduna den Jaurlaritzako sailari atxikita dago. Organo artezkariak: Patronatua, Zuzendaritza Kontseilua eta zuzendaria. 3/2007 Legeko lehenengo xedapen gehigarriak honako hau ezartzen du bigarren paragrafoan: “Etxepare Euskal Institutuko organo artezkarietako kideen izendapena nahiz organo horien eraketa jardueren hasiera baino lehen egingo dira”. Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren antolakuntza- eta jarduera-Araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak ezartzen du, halaber, kide anitzeko bi organok (Patronatua eta Zuzendaritza Kontseilua) eta kide bakarreko batek (zuzendaria)osatzen dutela Institutua. Dekretu horretako 14. artikuluak honako hau ezartzen du: “Jaurlaritzaren Kontseiluak lau urterako (behin bakarrik luza daiteke epea) izendatutako bi kontseilari, Patronatuaren ordezkari legetxe eta berak proposatuta”. Institutuko Patronatuak bilera egin zuen uztailaren 14an, non proposamena egin zion Jaurlaritzaren Kontseiluari Filgi Claverie Michelena eta José Luis Lizundia Askondo Zuzendaritza Kontseiluko kide izateko, Patronatua ordezkatuz. Horiek horrela, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortu eta arautu zuen apirilaren 20ko 3/2007 Legeko 6., 7. eta 8. artikuluetan xedatutakoaren arabera —zeinetan Patronatuaren eta Zuzendaritza Kontseiluaren osaera arautzen baita—, Kultura sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko uztailaren 29an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe Artikulu bakarra.– Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua/Basque Instituteren Zuzendaritza Kontseiluko kontseilari, Patronatuaren ordezkari modura eta berorrek proposatuta, honako hauek izendatzea: – Filgi Claverie Michelena – Jose Luis Lizundia Askondo AZKEN XEDAPENA Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 2008ko uztailaren 29an. Lehendakaria, JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU. Kultura sailburua, MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.XEDATU DUT: