Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2008ko abuztuaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4727

AGINDUA, 2008ko maiatzaren 23koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, “Urola Garaiko Fundazioa”ren patronatuko osaeran egindako aldaketak, ahalordetzeak eta ahalordetzeen ezeztapena inskribatu, estatutuetako 34. eta 2. artikuluen aldaketa onartu eta aldaketa horiek Fundazioen Erregistroan inskribatzen dituena.

Urola Garaiko Fundazioa” Fundazioak bere estatutuetako 34. eta 2. artikuluen aldaketa onartu eta inskribatzeko eta Patronatuko osaeran egindako aldaketak, ahalordetzeak eta ahalordetzeen ezeztapena inskribatzeko aurkeztutako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2008ko apirilaren 18an, “Urola Garaiko Fundazioa”ren eskabidea, Xabier Arratibel Txintxurreta jaunak izenpetutakoa, jaso zen Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean, eta horrekin batera agiri hauek aurkeztu ziren:

1.– Ahalordetzeak ezeztatzeko eta idazkaria izendatzeko eskrituraren bi kopia baimendu; Antonio Arbulu Ormaechea jaunak, Fundazioaren izenean eta ordez, eman zuen eskritura hori Zumarragan, 2008ko martxoaren 28an, Iruñeko Notarioen Elkargoko Antonio Pedro Mula Soto notarioaren aurrean (448 protokolo-zenbakia).

Eskritura publikoarekin batera dator Patronatuak 2005eko abenduaren 1ean egindako bileraren ziurtagiria, Patronatuko idazkari Xabier Arratibel Txintxurreta jaunak Zumarragan, 2008ko urtarrilaren 18an, egindakoa, lehendakariaren oniritziaz. Bilera horretan, erabaki hauek hartu ziren:

– Bere garaian, Juan Bautista Maiz Aguirre jaunaren alde emandako ahalordea ezeztatzea; 1998ko azaroaren 11n Zumarragako notario Antonio Mula Soto jaunak egindako eskritura baimenduaren arabera eman zen ahalorde hori (1705 protokolo-zenbakia).

– Xabier Arratibel Txintxurreta jauna fundazioaren idazkari (ez-patronoa) izendatzea; Juan Bautista Maiz Aguirre jaunaren tokia beteko du fundazioaren zuzendari- eta idazkari-lanetan.

Era berean, Xabier Arratibel Txintxurretak izendapena onartu duela jasotzen da.

Eskrituran aipatzen denez, berresteko eginbidez, Juan Bautista Maiz Aguirre jauna bertaratu da fundazioko idazkari-kargutik (ez-patronoa) kendu dutela jakitun dela adierazteko.

2.– Estatutuak aldatzeko eskrituraren bi kopia baimendu; Antonio Arbulu Ormaechea jaunak, Fundazioaren izenean eta ordez, eman zuen eskritura hori Zumarragan, 2008ko martxoaren 28an, Iruñeko Notarioen Elkargoko Antonio Pedro Mula Soto notarioaren aurrean (449 protokolo-zenbakia).

Eskritura publikoarekin batera dator Patronatuak 2005eko abenduaren 1ean egindako bileraren ziurtagiria, Patronatuko idazkari Xabier Arratibel Txintxurreta jaunak Zumarragan, 2008ko urtarrilaren 18an, egindakoa, lehendakariaren oniritziaz. Bileran horretan, besteak beste fundazioaren estatutuetako 34. artikulua aldatzea erabaki zen; ziurtagirian bertan azaltzen den eran geratu da idatzita.

3.– Estatutuak aldatzeko eta patronoak izendatzeko eskrituraren bi kopia baimendu; Antonio Arbulu Ormaechea jaunak, fundazioaren izenean eta ordez, eman zuen eskritura hori Zumarragan, 2008ko martxoaren 28an, Iruñeko Notarioen Elkargoko Antonio Pedro Mula Soto notarioaren aurrean (450 protokolo-zenbakia).

Eskritura publikoarekin batera dator Patronatuko idazkari Xabier Arratibel Txintxurreta jaunak Zumarragan, 2008ko urtarrilaren 18an, egindako ziurtagiria, lehendakariaren oniritziaz. Ziurtagiri horretan honakoa hau jasotzen da:

A) Patronatuak 2008ko urtarrilaren 18an bilera egin zuela, balio osoz deitutakoa, eta bertan erabaki hauek hartu zituen:

– Fundazioaren helburu soziala aldatzea, hau da, estatutuetako 2. artikulua; ziurtagirian bertan azaltzen den eran geratu da idatzita.

– Pertsona hauek Patronatuko kide izandatzea:

Iakes Antia Juaristi jauna

Iñigo Peñagaricano Badiola jauna

José M.ª Lete Aspiazu jauna

Gorka Garmendia Albarracín jauna

Jose Antonio Ceballos Santamaría jauna

Jose Ignacio Esteibar Zufiaurre jauna

Horrekin batera, ziurtagirian aipatzen da izendatutakoek bileran bertan onartu zituztela euren karguak.

Halaber, patronatuko honako kide hauek euren karguak uzteko borondatea agertu zutela eta uko egiteko agiriak aurkeztu zituztela jasotzen da:

Jose Carlos Ibarzabal Quesada jauna

Ikerne Badiola Garciandía andrea

Mikel Mendizábal Telletxea jauna

Aitor Esnal Badiola jauna

Luis Ángel Tellez Gogorza jauna

Benedicto Zaldua Azurmendi jauna

B) 2008ko urtarrilaren 18an bertan, patronatuko kide berriak izendatu ondoren, kideok batzar unibertsala eratzea erabaki zuten, bai eta honako hauek ere:

– Antón Arbulu Ormaechea jauna, Patronatuko lehendakari izendatzea.

– Jose Ignacio Esteibar Zufiaurre jauna Patronatuko lehendakariorde izendatzea.

4.– Mikel Mendizábal Telletxea jaunak 2008ko urtarrilaren 18an izenpetutako idazkia, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti; bertan, “Urola Garaiko Fundazioa”ren Patronatuko kide izateari uzten diola adierazten du.

5.– Luis Ángel Tellez Gogorza jaunak 2008ko urtarrilaren 18an izenpetutako idazkia, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti; bertan, “Urola Garaiko Fundazioa”ren Patronatuko kide izateari uzten diola adierazten du.

6.– Benedicto Zaldua Azurmendi jaunak 2008ko urtarrilaren 18an izenpetutako idazkia, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti; bertan, “Urola Garaiko Fundazioa”ren Patronatuko kide izateari uzten diola adierazten du.

7.– Aitor Esnal Badiola jaunak 2008ko urtarrilaren 18an izenpetutako idazkia, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti; bertan, “Urola Garaiko Fundazioa”ren Patronatuko kide izateari uzten diola adierazten du.

8.– Ikerne Badiola Garciandía andreak 2008ko urtarrilaren 18an izenpetutako idazkia, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti; bertan, “Urola Garaiko Fundazioa”ren Patronatuko kide izateari uzten diola adierazten du.

9.– Jose Carlos Ibarzabal Quesada jaunak 2008ko urtarrilaren 18an izenpetutako idazkia, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti; bertan, “Urola Garaiko Fundazioa”ren Patronatuko lehendakari eta kide izateari uzten diola adierazten du.

10.– Ahalordetzeak ezeztatzeko eta aholordetzeak emateko eskrituraren bi kopia baimendu; Antonio Arbulu Ormaechea jaunak, Fundazioaren izenean eta ordez, eman zuen eskritura hori Zumarragan, 2008ko martxoaren 28an, Iruñeko Notarioen Elkargoko Antonio Pedro Mula Soto notarioaren aurrean (451 protokolo-zenbakia).

Eskritura publikoarekin batera dator Patronatuak 2008ko urtarrilaren 18an egindako bilera unibertsalaren ziurtagiria, Patronatuko idazkari Xabier Arratibel Txintxurreta jaunak Zumarragan, 2008ko urtarrilaren 18an, egindakoa, lehendakariaren oniritziaz. Bilera horretan erabaki hauek hartu ziren, besteak beste:

– Jose Carlos Ibarzabal Quesada jaunak bere borondatez Patronatuko kide izateari utzi dionez, garai batean bere alde emandako ahalordea ezeztatzea; 2004ko maiatzaren 19an Zumarragako notario Antonio Mula Soto jaunak egindako eskritura baimenduan jasotakoaren arabera eman zen ahalorde hori (1006 protokolo-zenbakia).

– Antón Arbulu Ormaechea jauna ahalordetzea, ziurtagirian bertan jasotzen den eran eta moduan.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan “Urola Garaiko Fundazioa” delakoarentzat irekita dagoen erregistro-orriaren laugarren idazpenean idatzi zen Juan Bautista Maiz Aguirre jaunaren alde emandako ahalordea, Zumarragako notario Antonio Mula Soto jaunak 1998ko azaroaren 11n egindako eskritura baimenduan ezarritakoaren arabera (1705 protokolo-zenbakia).

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan “Urola Garaiko Fundazioa” delakoarentzat irekita dagoen erregistro-orriaren hamaikagarren idazpenean inskribatu zen José Carlos Ibarzabal Quesada jaunaren alde emandako ahalordea, Iruñeko Notarioen Elkargoko kide Antonio Pedro Mula Soto notarioak 2004ko maiatzaren 19an egindako eskrituran ezarritakoaren arabera (1006 protokolo-zenbakia).

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio espedientea agindu baten bidez erabakitzea. Hala dago aginduta bai Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 36.3 eta 40. artikuluetan eta bai Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan ere.

Bigarrena.– Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Antonio Arbulu Ormaechea jaunak, fundazioaren izenean eta ordez, Zumarragan 2008ko martxoaren 28an, ahalordetzeak ezeztatzeko eta idazkaria izendatzeko eskritura eman zuen Iruñeko Notarioen Elkargoko kide Antonio Pedro Mula Soto notarioaren aurrean (448 protokolo-zenbakia); eskritura horretan jasotzen da Patronatuak 2005eko abenduaren 1ean egindako bilerari buruz Xabier Arratibel Txintxurreta patronatuko idazkariak 2008ko urtarrilaren 18an, lehendakariaren oniritziarekin, egindako ziurtagiria; ziurtagiri horretan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, “Urola Garaiko Fundazioa” delakoarentzat irekita dagoen erregistro-orrian, honako hauek inskribatuko dira:

– Bere garaian, Juan Bautista Maiz Aguirre jaunaren alde emandako ahalordeak ezeztatzea; ahalorde horiek fundazioarentzat erregistroan irekitako orriaren laugarren idazpenean inskribatu ziren, 1998ko azaroaren 11n Zumarragako notario Antonio Mula Soto jaunak egindako eskritura baimenduaren arabera (1705 protokolo-zenbakia).

– Juan Bautista Maiz Aguirre jaunak fundazioko idazkari-kargua uztea.

– Xabier Arratibel Txintxurreta jauna fundazioko idazkari (ez-patronoa) izendatzea.

Bigarrena.– Antonio Arbulu Ormaechea jaunak, fundazioaren izenean eta ordez, Zumarragan 2008ko martxoaren 28an, estatutuak aldatzeko eskritura eman zuen Iruñeko Notarioen Elkargoko kide Antonio Pedro Mula Soto notarioaren aurrean (449 protokolo-zenbakia); eskritura horretan jasotzen da Patronatuak 2005eko abenduaren 1ean egindako bilerari buruz Xabier Arratibel Txintxurreta patronatuko idazkariak Zumarragan, 2008ko urtarrilaren 18an, lehendakariaren oniritziarekin, egindako ziurtagiria; ziurtagiri horretan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, “Urola Garaiko Fundazioa” delakoarentzat irekita dagoen erregistro-orrian, fundazioaren estatutuen 34. artikuluaren aldaketa onartu eta inskribatzen da; ziurtagirian bertan jasotako moduan geratzen da artikulu hori.

Hirugarrena.– Antonio Arbulu Ormaechea jaunak, fundazioaren izenean eta ordez, Zumarragan 2008ko martxoaren 28an, estatutuak aldatzeko eta patronatuko kideak izendatzeko eskritura eman zuen Iruñeko Notarioen Elkargoko kide Antonio Pedro Mula Soto notarioaren aurrean (450 protokolo-zenbakia); eskritura horretan jasotzen da Patronatuak 2008ko urtarrilaren 18an egindako bilerari buruz (aurretik bilera-deia egin zen) Xabier Arratibel Txintxurreta patronatuko idazkariak 2008ko urtarrilaren 18an, lehendakariaren oniritziarekin, egindako ziurtagiria; ziurtagiri horren arabera:

– Fundazioaren estatutuen 2. artikuluaren aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, “Urola Garaiko Fundazioa” delakoarentzat irekita dagoen erregistro-orrian, inskribatzen da; ziurtagirian bertan jasotako eran geratu da artikulu hori.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, “Urola Garaiko Fundazioa” delakoarentzat irekita dagoen erregistro-orrian, patronatuko kide berri hauen izendapena inskribatzea:

• Iakes Antia Juaristi jauna

• Iñigo Peñagaricano Badiola jauna

• José M.ª Lete Azpiazu jauna

• Gorka Garmendia Albarracín jauna

• Jose Antonio Ceballos Santamaría jauna

• Jose Ignacio Esteibar Zufiaurre jauna

Laugarrena.– Mikel Mendizábal Telletxea jaunak Patronatuko kide izateari uko egin diola inskribatzea; izan ere, 2008ko urtarrilaren 18an Mikel Mendizábal Telletxea jaunak berak izenpetutako idazki pribatuaren arabera, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, “Urola Garaiko Fundazioa”ren Patronatuko kide izateari uzten diola adierazten du.

Bosgarrena.– Luis Ángel Tellez Gogorza jaunak Patronatuko kide izateari uko egin diola inskribatzea; izan ere, 2008ko urtarrilaren 18an Luis Ángel Tellez Gogorza jaunak berak izenpetutako idazki pribatuaren arabera, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, “Urola Garaiko Fundazioa”ren Patronatuko kide izateari uzten diola adierazten du.

Seigarrena.– Benedicto Zaldua Azurmendi jaunak Patronatuko kide izateari uko egin diola inskribatzea; izan ere, 2008ko urtarrilaren 18an Benedicto Zaldua Azurmendi jaunak berak izenpetutako idazki pribatuaren arabera, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, “Urola Garaiko Fundazioa”ren Patronatuko kide izateari uzten diola adierazten du.

Zazpigarrena.– Aitor Esnal Badiola jaunak Patronatuko kide izateari uko egin diola inskribatzea; izan ere, 2008ko urtarrilaren 18an Aitor Esnal Badiola jaunak berak izenpetutako idazki pribatuaren arabera, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, “Urola Garaiko Fundazioa”ren Patronatuko kide izateari uzten diola adierazten du.

Zortzigarrena.– Ikerne Badiola Garciandía andreak Patronatuko kide izateari uko egin diola inskribatzea; izan ere, 2008ko urtarrilaren 18an Ikerne Badiola Garciandía andreak berak izenpetutako idazki pribatuaren arabera, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, “Urola Garaiko Fundazioa”ren Patronatuko kide izateari uzten diola adierazten du.

Bederatzigarrena.– Jose Carlos Ibarzabal Quesada jaunak Patronatuko lehendakari eta kide izateari uko egin diola inskribatzea; izan ere, 2008ko urtarrilaren 18an Jose Carlos Ibarzabal Quesada jaunak berak izenpetutako idazki pribatuaren arabera, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, “Urola Garaiko Fundazioa”ren Patronatuko lehendakari eta kide izateari uzten diola adierazten du.

Hamargarrena.– Antonio Arbulu Ormaechea jaunak, fundazioaren izenean eta ordez, Zumarragan, 2008ko martxoaren 28an, estatutuak aldatzeko eta Patronatuko kideak izendatzeko eskritura eman zuen Iruñeko Notarioen Elkargoko kide Antonio Pedro Mula Soto notarioaren aurrean (450 protokolo-zenbakia); eskritura horretan jasotzen da Patronatuak 2008ko urtarrilaren 18an egindako bilera unibertsalari buruz Xabier Arratibel Txintxurreta patronatuko idazkariak 2008ko urtarrilaren 18an, Zumarragan, lehendakariaren oniritziarekin, egindako ziurtagiria; ziurtagiri horren arabera, honako hauek inskribatzen dira:

– Antón Arbulu Ormaechea jauna Fundazioaren Patronatuko lehendakari izendatzea.

– Jose Ignacio Esteibar Zufiaurre jauna Fundazioaren Patronatuko lehendakariorde izendatzea.

Inskripzio horren eta aurreko beste batzuen arabera, honela dago osatuta Patronatua:

Lehendakaria: Antón Arbulu Ormaechea jauna

Lehendakariordea: Jose Ignacio Esteibar Zufiaurre jauna

Idazkari ez patronoa:	Xabier Arratibel Txintxurreta jauna

Kideak:	Iakes Antia Juarista jauna

	Iñigo Peñagaricano Badiola jauna

	José M.ª Lete Aspiazu jauna

	Gorka Garmendia Albarracín jauna

	Jose Antonio Ceballos Santamaría jauna

	Ricardo Lozano Landart jauna

	Iñaki Gorostidi Urdangarín jauna

Hamaikagarrena.– Antonio Arbulu Ormaechea jaunak, fundazioaren izenean eta ordez, Zumarragan, 2008ko martxoaren 28an, ahalordetzeak ezeztatzeko eta ahalordetzeak emateko eskritura eman zuen Iruñeko Notarioen Elkargoko kide Antonio Pedro Mula Soto notarioaren aurrean (451 protokolo-zenbakia); eskritura horretan jasotzen da Patronatuak 2008ko urtarrilaren 18an egindako bilera unibertsalari buruz Xabier Arratibel Txintxurreta patronatuko idazkariak Zumarragan, 2008ko urtarrilaren 18an, lehendakariaren oniritziarekin, egindako ziurtagiria; ziurtagiri horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, “Urola Garaiko Fundazioa” delakoarentzat irekita dagoen erregistro-orrian, honako hauek inskribatzea:

– José Carlos Ibarzabal Quesada jaunaren alde emandako ahalordeak ezeztatzea; ahalorde horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, “Urola Garaiko Fundazioa” delakoarentzat irekita dagoen erregistro-orriaren hamaikagarren idazpenean inskribatu zen, hain zuzen, Iruñeko Notarioen Elkargoko kide Antonio Pedro Mula Soto notarioak 2004ko maiatzaren 19an egindako eskrituran ezarritakoaren arabera (1006 protokolo-zenbakia).

– Antón Arbulu Ormaechea jaunaren alde emandako ahalordea, ziurtagirian bertan jasotzen den eran eta moduan.

Hamabigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 23a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala