Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2008ko abuztuaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
4725

15/2008 DEKRETUA, uztailaren 29koa, Lehendakariarena, Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen burua izendatzeko dena.

Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko ekainaren 27ko 9/1997 Legearen 6.2 artikuluan ezarrita dagoenarekin eta batzorde horren osoko bilkuran onartutako proposamenarekin bat etorriz, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– José Luis Ruiz García jauna Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen buru izendatzea.

2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko uztailaren 29an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.


Azterketa dokumentala