152. zk., 2008ko abuztuaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
4724
14/2008 DEKRETUA, uztailaren 29koa, Lehendakariarena, Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen burua kargutik kentzea xedatzen duena. Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko ekainaren 27ko 9/1997 Legearen 6. eta 7. artikuluetan ezarrita dagoenarekin eta batzorde horren osoko bilkuran onartutako proposamenarekin bat etorriz, hauxe 1. artikulua.– Antxon Lafont Mendizabal jauna Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen batzordeburu kargutik kentzea, eta egin duen lanagatik eskerrak ematea. 2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteizen, 2008ko uztailaren 29an. Lehendakaria, JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.XEDATU DUT: