Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2008ko abuztuaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4723

AGINDUA, 2008ko uztailaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, 2008ko ekainaren 17ko Agindua aldatzen da (Agindu horren bitartez, argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako funtzionario irakasleentzako lekualdatze-lehiaketaren behin-betiko esleipena).

2008ko ekainaren 17ko Aginduaren bitartez argitara eman zen Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen Kidegoetako funtzionarioentzat 2007ko azaroaren 16ko Aginduaren bidez (EHAA, azaroaren 27koa) deitutako lekualdatze-lehiaketaren behin betiko ebazpena.

Gorka Pascual Maiza jaunak gorako errekurtsoa jarri zuen agindu horren kontra, eta 2008ko uztailaren 9an agindua eman du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak; agindu horren bidez, errekurtsogilearen asmoa onetsi, eta onartu egin du ondoriorik gabe uztea lekualdatze-lehiaketako nahitaezko esleipena, hain zuzen ere Urola Ikastola Azpeitia Azkoitia BHIko Filosofiako espezialitatekoa.

Ondorioz, eta eman zaizkidan eskumenak erabiliz, hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko ekainaren 17ko Aginduko behin betiko ebazpena aldatzea (2008ko ekainaren 17ko Aginduaren bidez, argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako funtzionario irakasleentzako lekualdatze-lehiaketaren behin betiko esleipena), eta honela uztea:

– Indarrik gabe uzten da jotzen da Gorka Pascual Maiza jaunari Urola Ikastola Azkoitia Azpeitia BHIn (20009275) Filosofia espezialitateko D hizkuntzan esleitutako destinoa.

Bigarrena.– Gorka Pascual Maiza jauna behin-behineko destino egoeran geratzen da, errekurtsoa ebatzi eta behin betiko destinoa galdu duelako; ondorioak 2008ko irailaren 1ekoak dira.

Hirugarrena.– Gorka Pascual Maiza jaunak nahitaez parte hartu behar du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak deitzen dituen lekualdatze-lehiaketetan, harik eta behin betiko destinoa lortu arte, eta ez du lehentasunezko eskubiderik izango ikastetxe, herri edo barrutirako inolako.

Merezimenduak barematzean, lanpostua berean behin betiko destinoa duen funtzionario gisa emandako zerbitzuengatik dagozkion puntuak zehazteko, ebazpen honen bidez galdu duen lanpostutik parte hartuko du; geroago edozein lanpostutan behin-behingoz ematen dituen zerbitzuak ere metatuko zaizkio. Gainera, galdu duen lanpostu horren aurre-aurreko lanpostuan behin-betiko irakasle gisa eman dituen zerbitzuak ere metatu ahal izango zaizkio.

Behin betiko destinoa lortu arte behin-behineko destinoko egoeran geratuko da Gipuzkoako Lurralde Historikoan; destinoak esleitzeko, berriz, ikasturte-hasierako ekitaldietan parte hartu beharko du, Gipuzkoako Lurralde Historikoan behin-behineko destino bat lortzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 9a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala