135. zk., 2008ko uztailaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4285
IRAGARKIA, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, “EUSPEL, Euskal Polizien Elkartasuna” erakunde sindikalaren estatutuak aldatzeko agiriak gordailatu direla jakinaraztekoa. Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren 4.4 artikuluan ezarritakoa betez eta interesatuek, iragarki hau argitaratzen den egunetik aurrera 10 eguneko epean, egokitzat jotzen dutena idatziz alegatu dezaten, honakoa jakinarazten da: Jesús Castelo Alonsok (lehendakaria) 2008ko ekainaren 6an “EUSPEL, Euskal Polizien Elkartasuna” erakunde sindikalaren estatutuak aldatzeko agiriak aurkeztu zituen Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzan. Erakundearen eremuak honakoak dira: Lurralde-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa. Lanbide-eremua: izenak dioena. Halaber, aldaketa-aktaren sinatzaileak hauek direla jasoarazten da: Jesús Castelo Alonso jauna (lehendakaria) eta kudeaketa-organoko gainerako kideak. Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 11. Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria, ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.