Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2008ko uztailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4283

EDIKTUA, 2008ko ekainaren 11koa, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearena, Recuperaciones Marinas Mimar, SL enpresari 00.0420.20.03.01.02 zenbakia duen errekurtsoaren gainean hartutako ebazpena jakinaraztekoa.

Nik, Juan José Loroño Doistua jaunak, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Recuperaciones Marinas Mimar, SL enpresak aurkeztutako 00.0420.20.03.01.02 zenbakiko errekurtsoaren espedientea amaitu da, eta ebazpena hartu da. Ebazpen horren bidez, Recuperaciones Marinas Mimar, SL enpresaren izenean eta ordez Marcelo Mateo Irastorza jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egin da eta, ondorioz, berretsi egin da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariak 00.0075.20.01.01.02 zehapen-espedientearen gainean 2000ko abuztuaren 3an hartutako ebazpena. Ebazpen haren bidez, lehenengo arau-haustea larritzat eta bigarrena oso larritzat jo zen eta Recuperaciones Marinas Mimar, SL enpresari hogeita hamaika mila bostehun eta berrogeita hamahiru euro eta hamabost zentimoko (31.553,15) isuna jarri zitzaion, urpeko jarduerak egiteko segurtasun-arauak onartzen dituen 1997ko urriaren 14ko Aginduko (1997-11-22ko BOE) 5.2 artikuluan ezarritakoa ez betetzeagatik, lehenengo arau-hausteari dagokionez, eta, bigarrenari dagokionez, 1997ko urriaren 14ko Agindu beraren 16.3, 17.1 eta 17.3 artikuluak ez betetzeagatik.

Dena dela, enpresari ezin izan zaio ebazpena jakinarazi, jasotako helbidean batzuetan saiatu arren (Raos industrialdea, 14. partzela, Camargo, Kantabria). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik aurrera.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri edo ez, Recuperaciones Marinas Mimar, SL enpresak zehapenaren zenbatekoa sartu beharko du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak Gipuzkoa Donostia Kutxan duen sarreren kontu baimenduan (2101-0381-00-0002786515 kontua), eta sartu ere, hamabost eguneko epean, ebazpena jakinarazten zaion egunetik aurrera. Dirua sartzerakoan espedientearen zenbakia eta enpresaren izena adierazi behar ditu.

Betebehar hau konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartu zuen dekretu horrek).

Enpresarentzat jakinarazpen-balioa izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan xedatutako moduan argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 11.

Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea,

JUAN JOSÉ LOROÑO DOISTUA.


Azterketa dokumentala