Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2008ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
3984

IRAGARKIA, 157/08 Babes Jurisdikzionaleko Prozeduran interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia.

Interesa izan dezaketen guztiei hau jakinarazten zaie: Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 1. zenbakiko Epaitegian, Sofia Bañuelos Irachetak, Jaime Jesús Cruchaga Celadak eta Carmen Díaz de Durana Respaldizak, babes jurisdikzionalaren bidez, 157/08 administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu dute, Osakidetzako Giza Baliabideak Kudeatu, Antolatu eta Garatzeko zuzendariordeak burututako egitate-bidearen aurka. Izan ere, egitate-bide hori dela-eta ez zaie onartu Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen 3. xedapen iragankorraren bidez estatutarioaren egoerara heltzea (1082/06 Ebazpena, II. oinarria).

Ondorioz, hirugarren interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bost eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 29a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala