Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2008ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Vitoria-Gasteizko 1 Zenbakiko Epaitegia
3977

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 58/2007 judizioaren ondoriozkoa.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 58/2007 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Vanesa Moreno Blanco.

Abokatua: Uriarte Pérez de Arrilucea Cristina.

Prokuradorea: Gómez.

Demandatua: Mustapha Haidar.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2007ko abenduaren 14an. Hona hemen zuzenbideko oinarriak eta epaitza:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Dibortzioa dela-eta bi ezkontideen arteko ezkontza suntsitutzat deklaratzeko egintzaz baliatu da auzi-jartzailea, KZren 86. eta 81. artikuluei jarraiki.

Bigarrena .– KZren 86. artikuluaren arabera, “dibortzioa judizioz dekretatuko da —edozein izanik ere ezkontza egiteko modua—, ezkontide batek eskatuta, bi ezkontideek eskatuta edota batak bestearen adostasunez eskatuta, baldin eta 81. artikuluan ezarritako baldintzak eta inguruabarrak betetzen badira”; alegia, ezkontide batek eskatuta (bestearen adostasuna izan ala ez) edo biek eskatuta, beti ere, hiru hilabete pasa badira ezkondu zirenetik. Epe hori ez da bete beharrik izango baldin eta ezkontide demandatzailearen, bien seme-alaben edo bi ezkontideetako edozeinen bizitza, osotasun fisikoa, askatasuna, osotasun morala edo sexu-askatasuna eta –ukigabetasuna arriskuan dagoela egiaztatzen bada.

Beraz, aurreko oinarriak autoetan egiaztatuta, egindako eskaera onartu behar da, eta ondorioz, adierazitako legearen 85. artikuluaren amaieran ezarritakoaren arabera, ezkontideen arteko ezkontza suntsitutzat deklaratu behar da dibortzioa dela-eta.

Hirugarrena .– Adierazitakoagatik, dibortzioaren adierazpen judizialetik datozen ondorio pertsonalak eta ondarezkoak zehaztu behar dira, KZren 91. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Horregatik, behin betiko neurri hauek hartzea erabaki behar da:

Ezkontzaren erregimen ekonomikoari dagokionez, KZren 95. artikuluaren arabera, suntsitu egin behar da ezkontzako erregimen ekonomikoa.

Laugarrena .– Azkenik, kostuei dagokienez, ezkontza-prozesuen berezitasuna eta zirkunstantziak direla-eta, ez zaie alderdiei kosturik ezarriko.

Aipatu legezko aginduak eta oro har aplika daitezkeen gainontzekoak ikusita, honako hau da

EPAITZA

Baietsi egin dut Isabel Gómez Pérez de Mendiola prokuradoreak Vanesa Moreno Blancoren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Mustapha Haidar-en aurkakoa. Horregatik, dibortzioa dela-eta, suntsitutzat deklaratzen dut bi alderdien arteko ezkontza, epai honen oinarri juridikoetan jasota dauden ondorioekin. Alderdiei ez zaie kosturik ezarriko.

Ebazpen hau irmoa denean, bidal bedi exhortoa dagokion Erregistro Zibilera, dagokion ezkontza-inskripzioaren orri-bazterrean oharpena egin ahal izateko.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau, eta adierazi ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, 5 eguneko epearen barruan.

Autoei erants bekie ebazpenaren ziurtagiria eta sar bedi epaitegi honetako epaien liburuan.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ez dakigu Mustapha Haidar demandatuaren egungo bizilekua zein den, eta Prozedura Zibileko 1/2000 legearen 497.2 artikuluan ezarritakoa hartu da kontuan.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala