Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2008ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
3976

EDIKTUA, ordaindu ez izanagatiko desahuziorako 38/2008 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: desahuziorako 38/2008 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Jose Luis Ochoa Herce.

Abokatua: Andrés Ortega Fidel.

Prokuradorea: Venegas.

Demandatua: Mustapha Joudaane Raiss eta Hafid Joudaane.

Gaia: ordaindu ez izanagatiko desahuzioa.

judizio horretan 2008-06-03an epaia eman zen eta honako hau da bere epaitza:

EPAITZA

1.– Onetsi egiten dut Venegas García prokuradore jaunak Jose Luis Ochoa Herceren izenean eta ordez, Mustapha Joudaane eta Hafid Joudaaneen kontra. Hori dela eta, ebazpen honen aurrekarietan adierazitako finkaren errentamendu-kontratua amaituta dagoela deklaratzen dut.

Kondenatu egiten dut demandatzailea, era berean, 6.952,5 euro eta kopuru horrek sortutako interesak ordaintzera.

2.– Prozedura honetan sortutako kostuak alderdi demandatuak ordaindu beharko ditu.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkezteko idazkia onartzeko, ezinbestekoa izango da epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aldez aurretik ordaindu beharrekoak ordainduta dituela egiaztatzea (PZLb, 449.1 artikulua).

Eta nire epaia hau denez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Mustapha Joudaane Raiss eta Hafid Joudaane demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala