Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2008ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
3975

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1270/2007 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1270/2007 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Sistemas Romero SAL.

Abokatua: Elizondo Mendia, Roberto.

Prokuradorea: Arrieta.

Demandatua: Fundaciones y Mantenimiento SA.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan 2008ko maiatzaren 16an epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Sistemas Romero SALek Fundaciones y Mantenimientos SAren aurka aurkeztutako demanda baiestea, eta demandatua hirurogeita bi mila zortziehun eta hogeita bost euro eta hirurogeita hamar zentimo (62.825,70) gehi legezko interesak eta prozedurako kostuak ordaintzera kondenatzea.

Fundaciones y Mantenimiento SA demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktuaren bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala