Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2008ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3974

EDIKTUA, 763/2007 ohartarazpen-judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian jarraitutako 763/2007 ohartarazpen-judiziorako prozeduran epaia eman da. Financiera El Corte Inglés E.F.C., SAk eskatutakoa da, Gabriel Calvanense Lopezen aurka, ohartarazpen-judizioari buruzkoa. Prozedura horren gainean epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak honako hau diote hitzez hitz:

763/07 ohartarazpen-judizioa.

Gaia: ohartarazpen-judizioa.

Demandatzailea: Financiera El Corte Inglés EFC, SA.

Prokuradorea: María Concepción Mendoza Abajo.

Demandatua: Gabriel Calvanense López.

Prokuradorea:

137/08 AUTOA

Epailea: Lourdes Prado Cabrero.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta zortziko otsailaren hogeita zortzi.

XEDAPENAK

Erabaki dut: amaitutzat jotzea ohartarazpen-judizio honen prozedura eta ondoren artxibatzea eta, horretaz gain, betearazpena agintzea erreklamatutako diru-zenbatekoa eskuratzeko, hain justu ere, 429,84 euro, tronkoari dagozkioak, eta 36,32 euro berandutza-interesengatik, kontua itxi zenetik ohartarazpen-demanda aurkeztu arte (2007-06-13). Betearazpen-demanda aurkeztu zain geratzen da, hala ere, lehenengo eta bigarren oinarri juridikoetan jasotako baldintzen eta betekizunen arabera burutu beharko dena.

Epailearen sinadura	Epailearen sinadura.

Eta Gabriel Calvanense Lopez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteiz, bi mila eta zortziko ekainaren bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala