Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2008ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3973

EDIKTUA, 290/2008 zenbakiko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 290/2008 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: María Ernestina Fins Pereira.

Abokatua: Saiz-Calderón Salazar, Iñaki.

Prokuradorea: Elorza.

Demandatua: Ramón Merino Martín.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan 2008-05-27an epaia eman zen eta honakoak dira horren idazpurua eta epaitza:

106/08 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 27a.

Vitoria-Gasteizko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko Ana Hernández García epaile magistratuak ikusi ditu epaitegi honetan bideratutako eta alderdien artekoa den 290/08 zenbakiko hitzezko judizio arruntaren autoak, zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak. Honako hauek dira alderdiak, batetik, demandatzaile moduan M.ª Ernestina Fins Pereira andrea, Elorza andrea prokuradore eta Saiz Calderón jauna letratu dituela eta, bestetik, demandatu moduan, Ramón Merino Martín jauna, auzi-ihesean.

Ezetsi egiten dut Elorza prokuradore andreak, M.ª Ernestina Fins Pereiraren izenean eta ordez, Ramon Merino Martin jaunaren aurka aurkeztutako demanda, eta, ondorioz, absolbitu egiten dut demandatua auzi-jartzaileak eskatutako uzietatik, kostua berariaz inori ezarri barik.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZL, 457.2 artikulua).

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean entzunaldi publikoa egiten ari zelarik, eman zuen epaile berberak irakurri eta argitaratu zuen.

Ramón Merino Martín demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala