Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2008ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
3972

EDIKTUA, desahuzioari buruzko 53/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: desahuziorako 53/08 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Ascensión Arabolaza Guerediaga.

Abokatua: Pablo Jiménez Sistiaga.

Prokuradorea: María Begoña Álvarez López.

Demandatua: Gino Belis Lodewijk Margaretha.

Gaia: desahuzioa errentak ez ordaintzeagatik eta diru-zenbateko baten erreklamazioa.

Judizio horretan 2008-06-02an epaia eman zen eta bere epaitza honako hau da:

EPAITZA

Onetsi egiten dut erabat Ascension Arabolaza Guerediagak Gino Belis Lodewijk Margaretharen aurka aurkatutako demanda:

1.– Amaitutzat jotzen dut Hondarribiko (Gipuzkoa) Higer Bideko 18an (Embata Etxea) dagoen etxebizitzaren gainean 2005eko maiatzaren 31n hitzartutako alderdien arteko errentamendu kontratua.

2.– Erabaki egiten dut demandatuaren desahuzioa Hondarribiko (Gipuzkoa) Higer Bideko 18an (Embata Etxea) dagoen etxebizitzatik eta eta kondenatu egiten dut hori bera 2008ko irailaren 1a baino lehen aipatu etxebizitza libre eta auzi-jartzailearen esku uztera, jaurtiketa aipatu egunean egingo baita goizeko 09:30ean baldin eta ebazpen hau errekurritzen ez bada eta auzi-jartzaileak horrela egiteko PZLko 549. artikuluan ezarritako moduan eskatzen badu.

3.– Kondenatu egiten dut demandatua orain arte ordaindu gabeko errentak auzi-jartzaileari ordaintzera, 12.000 euro guztira.

8.800 euroko diru-zenbatekoak legezko interesak sortu ditu 2008ko urtarrilaren 30etik ebazpen honen egunera arte.

2008ko otsaila, martxoa, apirila eta maiatzaren hilabeteetako errentei dagozkien diru-kopuruek interes hori bera sortaraziko dute, dagozkien epemugetatik epai honen egunera arte.

Zigorraren gai den 12.000 euroko diru-kopuru osoak legezko interesa sortuko du gehi bi puntu, ebazpen honen egunetik erabat ordaindu arte.

4.– Kondenatu egiten dut demandatua auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: alde batetik, kalte-galerengatik 2008ko ekainetik (ekaina bera barne) etxebizitza benetan utzi arte, kontratua indarrean egongo balitz egokituko litzaiokeen errenten diru-zenbatekoa eta, beste aldetik, bien balizko epemugetatik dagozkien legezko interesak.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuan sortutako kostuak.

Epai honen hitzez hitzezko testigantza eraman beharko da auto originaletara, parteei jakinaraziko zaie ohartaraziaz eze, apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, epaitegi honi zuzenduta eta jakinarazpena egiten denetik harako bost eguneko epearen barruan. Eta nik, Maria Aurora Gabino Amanteguik, Irungo Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizenak, epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Gino Belis Lodewijk Margaretha demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Irun (Gipuzkoa), 2008ko ekainaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala