Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2008ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 Zenbakiko Epaitegia
3971

EDIKTUA, 161/04 porrot-prozeduraren ondoriozkoa.

Lehen Auzialdiko epaileak Perfiles Armados del Norte, SA delakoaren porrot-judizioaren laugarren zatian gaur emandako probidentziaren bidez xedatutakoa betez, ediktu honen bidez dei egiten zaie porrotaren hartzekodunei 2008ko irailaren hogeita seiko hamarretan epaitegiko entzunaldi-aretoan egingo den Hartzekodunen Batzar Orokorrera bertara daitezen, porrotaren kredituak aitortzeko.

Bilbao (Bizkaia), 2008ko maiatzaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala