Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2008ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
3970

EDIKTUA, diru-zenbatekoa erreklamatzeko bideratutako 966/07 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 966/07 familia harrera indargabetzea.

Demandatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia.

Abokatua: Joaquín Gastón Fernández de Arcaya.

Prokuradorea: María Begoña Perea de la Tajada.

Demandatua:

Gaia: familia harrera indargabetzea.

Judizio horretan autoa eman da. Hona bere xedapen zatia:

XEDAPENAK

Epaileak honako hau erabaki du: Gorka Andoni Berasategui Sánchezen (1998-01-24an jaiotakoa) Famila Harrera Iraunkorra indargabetutzat jotzea Andres Santiago Anda eta Miren Josu Martinez Sáezekiko. Harrera hori 2006ko ekainaren 20ko auto irmoz hartu zen. Horren ordez adin txikikoaren zaintza Hogar de Barakaldoko zuzendariaren esku utzi da, non Gorka sartu baitzuten, 2007ko irailaren 3an, “El Refugio” Zentrotik eramanda. Guzti hori, espediente honen hasierako eskabidearen arabera eta uztailaren 2ko 14391/2007 zenbakiko Foru Agindua eta abuztuaren 29ko 18701/2007 Foru Agindua aintzat hartuz, gainerako lege ondorioekin. Kosturik ez da ezarriko.

Auto honen aurka apelazio errekurtsoa aurkez daiteke, ondorio bakarrarekin eta bost eguneko epean.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura	Idazkariaren sinadura

Jose Antonio Berasategui Larrinaga demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2008ko ekainaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala