Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2008ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
3969

EDIKTUA, zaintza, babesa eta elikagaien demandari buruzko 939/07 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian jarraitutako seme-alabenganako neurrietarako ezkontzaz kanpoko 939/07 prozeduran epaia eman da. Claudia Veronica Castellok sustatu du prozedura, Claudio Humberto Carrubbaren aurka (gaia: zaintza, babespea eta elikagaiak). Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

324/08 EPAIA

Barakaldon, bi mila eta zortziko maiatzaren hogeita bederatzian.

Nik, Isabel Maria Odriozola Truebak, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko (Familia) epaile magistratua naizen aldetik, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 939/07 autoak ikusi ditut (PZLb). Ramos prokuradore andreak aurkeztu zuen demanda, Claudia Verónica Castelloren izenean eta ordez, eta Beatriz Atienza letradu jaunak lagunduta, Claudio Humberto Carrubbaren aurka, auzi-iheslaria prozesala. Ministerio Fiskalak ere parte hartu du.

EPAITZA

Claudia Verónica Castelloren ordezkaritzak Claudio Humberto Carrubbaren aurka aurkeztutako demanda baietsita, honako neurri hauek erabaki ditut:

Adin txikikoaren zaintza eta babesa amari ematea.

200 euroko elikagai pentsioa jartzea aitari, zeina amak izendatutako kontu korrontean sartu beharko baitu hileko lehenengo bost egunetan, eta beti hilaren hasieran. Zenbateko hori urtero eguneratuko da ebazpen honetatik aurrera, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezten duen erakundeak argitaratutako KPIren arabera.

Ez da, dagoeneko, aitaren aldeko bisita erregimenik ezartzen.

Ez da kosturik ezarri behar.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa eta apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan bost eguneko epean. Probintzia auzitegia arduratuko da errekurtsoaz. Probintzia Auzitegia.

Eta nire epaia hau denez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Claudio Humberto Carrubba demandatuari behar bezala jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta zortziko maiatzaren hogeita bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala