Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2008ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Balmasedako Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3968

EDIKTUA, jabari-espediente baten gainean bideratutako 280/07 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Balmasedako (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, hau

JAKINARAZTEN DUT:

Epaitegi honetan, Rosa Zuaznabar Moraledak eskatuta (bere senar Agustin San Esteban-Ezquerraren tutore modura) finkak inmatrikulatzeko jabari espediente baten 280/07 prozedura bideratzen ari da, finka hau inmatrikulatzeko: Correría kalea, 44-3. ezkerra, Balmaseda. Finkaren deskripzioa:

“Ezkerreko hirugarren solairua, eraikinaren elementu komunak batuz, ehuneko bederatzi osoko eta osoko baten hogeita lau ehuneko, finka honi dagozkionak:

Correría kaleko (Balmaseda) hogeita hamalau zenbakiko etxea, gaur hogeita hamazortzi zenbakikoa. Sotoa, beheko solairua eta lehenengo, bigarren eta hirugarren solairua ditu. Ehun eta hogeita lau metro karratuko azalera du solairu bakoitzak: Mugakideak: Iparraldetik, Correría kaletik sartuta eskuineko eskua, kale hori La Cuesta kalearekin lotzen duen kantoiarekin; Hegoaldetik edo ezkerretik, finka horren baratzarekin; Ekialdetik (sarrera edo fatxada nagusia), Correría kalearekin; eta Mendebaldetik (atzealdea), La Cuesta kalera ematen duen baratz edo lorategiarekin. Sotoak ez du banaketarik. Beheko solairuak ataria du, non barruko lonja dagoen; eta horren ezkerretara Correría kalera ematen duen lokal bat, non Posta Administrazioa egon baitzen antzina; horren ezkerretara, Correría kalera ematen duen beste lokal bat. Beheko solairu horrek badu lokal bat ikuztegia dena, zeinetara kantoitik sartzen baita, eta La Cuesta eta Correría kaleak lotzen baititu. Antzina Posta Administrazioa zen lokala, ezkerretara dagoena, egun burdindegia da. Lehenengo solairua bi zatitan dago banatuta, erdi batek Correría kalera ematen du bainu ondoko kristalen atetik; eta beste erdiak La Cuesta kalera ematen du. Hirugarren solairuak hiru etxebizitza ditu:ezkerra, eskuina eta sakona.

Etxe horrena da, halaber, ediktu honetan eraginik ez duen lur-lorategi bat.

Ez dago daturik Jabetze Erregistroan inskribatzeari buruz; eta salduko den etxearen inmatrikulazioa eskatzen da, Hipoteka Legeko 205. artikuluaren babesean”.

Ediktu honen bidez eta gaur emandako probidentziaren indarrez, dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagunei, ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean espedientean ager daitezen, beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzera.

Zitazioa egiten zaie, halaber, bizileku jakinik ez dutenei —finka mugakideetako jabeei ere bai— lehen aipatutako epearen barruan espedientean agertu eta beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena azal dezaten.

Balmaseda (Bizkaia), 2008ko ekainaren 4a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala