Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2008ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
3967

EDIKTUA, apelazioko 551/07 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Probintzia Auzitegi honetan, Bosgarren Sekzioan, 551/07 apelazio-erroilua ari da bideratzen, zeinetan epaia eman den, idazpuruan eta xedapen zatian honela dioena:

“290/08 EPAIA

Andreak:

Maria Elizabeth Huerta Sánchez andrea.

Leonor Cuenca García andrea.

Magdalena García Larragan andrea.

Bilbon, bi mila eta zortziko maiatzaren hogeita zortzian.

Erregearen izenean, Konstituzioak ematen dion ahalmenaren indarrez,

Bilboko Lehen Auzialdiko bederatzi zenbakiko Epaitegian, lehen auzialdian, bideratutako 35/2006 zenbakiko Judizio Arruntaren autoak ikusiak ditu Probintzia Auzitegiko Bosgarren Sekzioak, apelazio-graduan ikusi ere. Honakoak dira alderdiak, batetik: demandatzaile moduan Jose Ignacio Población Ugarriza, German Apalategui Carasa prokuradore eta Julio Soto Larrauri letratu dituela, eta, bestetik: demandatu moduan Marian Borja Vicente, auzi ihesean, eta Ruben Prieto Angulo, Idoia Gutiérrez Aretxabaleta prokuradore eta Jose Antonio Barturen García letratu dituela. Maria Elisabeth Huerta Sánchez andrea da auzialdi honetan txostengilea.

EPAITZA

Ezetsi egiten dugu Ruben Prieto Anguloren ordezkariak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, hain zuzen ere Bilboko Lehen Auzialdiko bederatzi zenbakiko Epaitegiko epaileak 2007ko uztailaren 13an 35/2006 zenbakiko judizio arruntean emandako epaiaren aurka aurkeztutakoa (prozedura horretatik dator erroilu hau). Ondorioz, berretsi egiten dugu ebazpen hori eta bigarren auzialdi honetan sortutako kostuak errekurtso-egileari ezartzen dizkiogu beren-beregi.

Bidal bitez autoak eta epai honen testigantza jatorrizko epaitegira, epaia bera bete dadin.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu”.

Jasota gera dadin eta ihesean den Marian Borja Vicente errekurrituari epaia legearen arabera jakinarazteko balio dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, Bilbon, bi mila eta zortziko ekainaren hiruan ematen dut idazki hau.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala