Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2008ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
3966

IRAGARKIA, 700/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinaraztekoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazten da:

Errekurtsoaren zenbakia: 700/08.

Sekzioa: 2.

Aurkezte-eguna: 2008-05-15

Errekurtsogilea: ELA sindikatua.

Inpugnatutako jarduera burutu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Inpugnatutako jarduera: 41/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarena, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen ordain-sariei buruzkoa (2008-03-17ko EHAA, 54. zk.).

Bilbao, 2008ko maiatzaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala