Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2008ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
3965

EBAZPENA, 2008ko ekainaren 12koa, Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzietako Salak bideratutako 3/08-1 zenbakidun prozedura arruntean interesa izan dezaketenei, alderdi gisa agertzeko, epea jartzeko dena.

Ebazpen honen bidez argitara ematen dugu 2008ko ekainaren 12an 3/08-1 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoko espediente berria bidali dugula Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara. Errekurtso hori Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2007ko urriaren 4an emandako ebazpenen kontra jarri zen; izan ere, ebazpen horien bidez, UPV/EHUko administrazio-laguntzaileen eskalan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesua gobernatu behar duten oinarri espezifikoak argitaratzeko eta Euskal Herriko Unibertsitatearen zerbitzuan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuak gobernatu behar dituzten oinarri orokorrak argitaratzeko aginduak eman ziren.

Prozedura horrek aipatutako hautaketa prozesuko partaideak uki ditzake.

Horregatik guztiagatik, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak 49.1 artikuluan zehaztutakoari jarraituz, honakoa

EBATZI DUT:

1.– Aipatutako espedientean interesa izan dezaketen guztiei bederatzi eguneko epea ematea, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, prozedurako alderdi gisa, aurkezteko.

2.– Honakoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Leioa, 2008ko ekainaren 12a.

Idazkari nagusia,

IÑAKI ESPARZA LEIBAR.


Azterketa dokumentala