Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2008ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
3964

EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 21ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena, “Mendinet, Landa Garapena Sustatzeko Elkartea” Toki-ekintzako Taldea izendatzea landa garapeneko programa kudeatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko “Leader” ikuspegiaren esparruan.

2008ko martxoaren 27an Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren urtarrilaren 29ko Agindua argitaratu zen (Euskal Herriko Agintaritzan Aldizkarian, 58. zenbakia) Landa Garapeneko programen kudeaketaren ardura izango duten Tokiko Ekintza Taldeak aukeratzeko Deialdi Publikokoa, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoa, “Leader” ekimenaren testuinguruan.

Agindu horren seigarren artikuluaren 3. paragrafoan ezarritakoaren arabera eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da agindu horrek ondorioak sortzen dituen egunetik kontatzen hasita.

2008ko apirilaren 25ean, Mendinet, Landa Garapena Sustatzeko Elkarteak, bere Landa Garapeneko Programa aurkeztu zuen, agindu horretan ezarritakoarekin bat etorriz, horretarako zehaztutako epearen barruan.

Zazpigarren artikuluaren lehenengo paragrafoan ezarritakoaren arabera, tokiko ekintzako taldeen eta horiei dagozkien programen hautaketa prozedura garden, ireki eta zorrotz baten bitartez gauzatuko da. Prozedura hori Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Landa eta Itsasertzeko Garapeneko Zuzendaritzak burutuko du.

Tokiko ekintzen taldeen eta landa garapeneko programen hautaketa Landaberri aurkezten duen txosten loteslearen menpe jarriko da, erakundeen arteko lankidetza eta elkarlanerako organoa den aldetik landa ingurunearen garapenari dagokion guztian (Landa Ingurunearen Garapenerako apirilaren 8ko 10/1998 Legea).

Landa garapeneko programa bat baino ez da aurkeztu horretarako ezarritako epearen barruan, eta programa horrek, Mendinet elkarteari dagokiona, 2008ko urtarrilaren 29ko Aginduan ezarritako baldintzak eta irizpideak betetzen ditu.

2008ko maiatzaren 19an, Landaberrik “Mendinet, Landa Garapena Sustatzeko Elkartea” tokiko ekintza talde gisa izendatzeko aldeko txostena egitea erabaki zuen; horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

Mendinet, Landa Garapena Sustatzeko Elkartea tokiko ekintza talde gisa izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoan Landa Garapeneko programa kudeatzeko “Leader” ikuspegiaren testuinguruan, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko urtarrilaren 29ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 21a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria,

JUAN CARLOS ZULOAGA EIZAGUIRRE.


Azterketa dokumentala