Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2008ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraio eta Herri Lan Saila
3963

EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 20koa, Garraio zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidego barruan bidaiari-garraio publikoan diharduten automobilak energia alternatiboarekin ibil daitezen eraldatzeko laguntzak arautzen dituen Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2007ko uztailaren 17ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematen duena.

Diru-laguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publizitate printzipioa betetzeko, Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2007ko uztailaren 17ko Aginduko 8.3 artikuluak xedatzen duenez, diru-laguntza guztiak emandakoan onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Horrela, bada,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidego barruan bidaiari-garraio publikoan diharduten automobilak energia alternatiboarekin ibil daitezen eraldatzeko laguntzak arautzen dituen Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2007ko uztailaren 17ko Aginduan aurreikusitako laguntzak, Garraio zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera, zeini eman zaien argitara ematea. Onuradunen zerrenda ebazpen honen eranskin gisa doa.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 20a.

Garraio zuzendaria,

MIREIA ELKOROIRIBE ZENIKAONANDIA.

ERANSKINA/ ANEXO

Euskal Autonomia Erkidego barruan bidaiari-garraio publikoan diharduten automobilak energia alternatiboarekin ibil daitezen eraldatzeko laguntzak arautzen dituen Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2007ko uztailaren 17ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunak.

Beneficiarios de las ayudas previstas en la Orden de 17 de julio de 2007, de la Consejera de Transportes y Obras Públicas, por la que se regula la concesión de ayudas para la conversión de vehículos para su utilización con energías alternativas en los vehículos de turismo destinados al transporte público de viajeros dentro de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Onuraduna

Beneficiario

Diru-laguntza (euro)

Subvención (euros)

Esteban Masa Sánchez

431,04

Jon Joseba Eceiza Ruiz

500,00

Fco. Javier Pérez Pérez

508,21


Azterketa dokumentala