Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2008ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3959

AGINDUA, 2008ko apirilaren 29koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Debako udalerriko Itziarko Herrigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzeari buruzkoa.

Hiritu eta eraikitako ondarea birgaitzeko diren babestutako jarduerei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 17. artikuluak bi betekizun zehazten ditu multzo jakin bat Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko. Alde batetik, Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartzen duen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Lurralde Historikoko aldizkarian argitaratu beharra eta, bestetik, planaren eraginpean dauden udalek Birgaitzeko Hirigintza Elkarte bat eratu beharra.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 2008ko otsailaren 14ko alean, Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamentuaren 2007ko martxoaren 29ko Foru Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez, behin betiko onartu zen Debako Itziarko Herrigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2008ko otsailaren 26ko alean, Debako Itziarko Herrigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartu zela zioen iragarkia argitaratu zen.

Era berean, Debako Udala Debegesa Deba Beheko Garapen Ekonomikorako Elkarteko kidea da.

Horiek horrela, Debako Itziarko Herrigune Historikoan abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako betekizunak betetzen dira; beraz, aipatutako ingurua Birgaitze Integratuko Area deklara daiteke.

Gai horretan erabilgarri diren legeak ikusita, honako hau

XEDATU DUT:

Debako Itziarko Herrigune Historikoa birgaitze integratuko area deklaratzea. Birgaitzeko Plan Berezian zehaztutakoa da arearen mugaketa. Plana Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamentuaren 2007ko martxoaren 29ko Foru Agindu bidez onartu zen eta dagokion planoa agindu honen eranskinean agertzen da.

Agindu honen aurka, nahi izanez gero, eta hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari edo, bestela, administrazioarekiko auzi‑errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 29a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala