Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2008ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3958

EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 27koa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariaren eta Energia eta Meategien zuzendariarena, goi-mailako prestakuntza zikloko “Eraikuntza-instalazioak muntatu eta mantentzea eta prozesua” eta II. Mailako LHko titulu baten, zehazki, “Adarra: elektrizitatea eta elektronika. Espezialiatatea: beroa, hotza eta aire girotua” delakoaren baliokidetza ezartzeko dena, betiere norbanakoaren prestakuntzako txartel batzuei dagokienez.

AURREKARIAK

1.– 2008ko martxoan, instalazio termikoen norbanakoaren prestakuntzako txartela jasotzeko eskabidea aurkeztu zuen Patxo Joseba de la Osa Torres-ek, kurtso egokia egin gabe aurkeztu ere; baina, II. Mailako LHko titulua bat, zehazki, “Adarra: elektrizitatea eta elektronika; espezialiatatea: beroa, hotza eta aire girotua” delakoa aurkeztu zuen.

2.– Hortaz, 2008ko apirilaren 21ean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako Zuzendaritzari igorri zitzaion egindako baliokidetza-eskabidea.

3.– 2008ko maiatzaren 12an, Lanbide Heziketako Zuzendaritzaren idazki bat jaso zen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean, non aipatu erreferentziarekiko aldezko irizpena agertzen baitzen.

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

1.– Ebazpen hau emateko eskumena Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariari dagokio, hala agintzen baita: Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren 20. eta 10. artikuluetan eta bai Industria-segurtasunaren arloko enpresa baimenduak eta banakako kualifikazio-agiriak arautzeari buruzko martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ere.

2.– Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren bitartez, Industria-segurtasunaren arloko enpresa baimenduak eta banakako kualifikazio-agiriak arautzeari buruzko martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua arautzen da. Bada, agindu haren 5.2 artikuluak honakoa xedatzen du: delako aginduan jasotakoez besteko tituluen baliokidetzak gauzatzea, arloaren arabera, industria- edo energia-segurtasunean eskuduna den zuzendaritzari dagokio, betiere Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako Zuzendaritzak egindako aurretiazko txostena delarik.

3.– Ildo horretan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako Zuzendaritzak egindako txostena baliokidetza-proposamenaren aldekoa da.

4.– Hezkuntza sistemaren arloan lanbide heziketa antolatzeari buruzko zenbait puntu garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuko “Teknikari Espezialistaren Tituluen eragin Akademiko eta Profesionalak” izeneko III. eranskinean xedatutakoarekin bat etorriaz, II. Mailako LHko “Adarra: elektrizitatea eta elektronika; Espezialiatatea: beroa, hotza eta aire girotua” tituluak honako eraginak izango ditu: 2. mailako Lanbide Heziketako tituluak Goi-mailako Prestakuntza Zikloko ondoko tituluaren eragin akademiko eta profesionalak: “Eraikuntza-instalazioak muntatu eta mantentzea eta prozesua”.

5.– Hortaz, beharrezkoa da titulu bien baliokidetza-deklarazioa egitea, norbanakoaren prestakuntza-agirien ondorioetarako, izan ere, horixe ezartzen baita ondokoetan: Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretu garatzeko 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren, zehazki, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren II. eranskinean. Kontsumo eta Industria Segurtasunerako zuzendariaren eta Energia eta Meategien zuzendariaren 2007ko urriaren 11ko Ebazpenaz (2007-11-16ko EHAA) eta Industria Segurtasunerako zuzendariaren eta Energia eta Meategien zuzendariaren 2008ko otsailaren 13ko Ebazpenaz (2008-03-11ko EHAA) aldatu zen agindu hura. Bestalde, bidezkoa da, aipatu goi-mailako prestakuntza-zikloa sartzea, hau da, “Eraikuntza-instalazioak muntatu eta mantentzea eta prozesua”, betiere formazio-maila egokietan, eta horien artean da: Erakinetako instalazio termioetarako banakako kualifikazio-agiria.

6.– Industria segurtasunaren alorrean norbanakoaren kualifikazio-agiriak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, norbanakoaren kualifikazio-agiria lortzeko azterketarako sarbide zuzena bermatzen du aipatu baliokidetzak, eta ez agiriak artezean eskuratzea.

Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, hau

EBATZI DUT:

Bat.– Bigarren Mailako Lanbide Heziketako “Adarra: Elektrizitatea eta elektronika; Espezialitatea: hotza, beroa eta aire girotua” tituluaren baliokidetza deklaratzea, hain justu ere ondokoarekiko: “Eraikuntza-instalazioak muntatu eta mantentzea eta prozesua” Goi-mailako Prestakuntza Zikloaren Titulua; hala, “Erakinetako instalazio termikoetarako banakako kualifikazio-agiria” lortu ahal izateko:

Bi.– Ebazpen hau interesatuei jakitera ematea.

Hiru.– EHAAren bidez jakinaraztea ebazpen hau.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordeari zuzenduta, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabeteko epearen barruan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluak eta ondorengoek diotenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 27a.

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala