Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2008ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3956

EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 27koa, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariarena, aplikatu beharreko arauak ez betetzeagatik tramitatutako itzultze-espedienteetan hartutako ebazpenak jakinarazteko dena, betiere enplegurako laguntzak arautzen dituen ekainaren 29ko 267/1999 Dekretuaren babespean.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta aipatu ebazpenak postako zerbitzuaren bidez jakinaraztea ezinezkoa gertatu denez, espedienteetan agertzen den helbidea oker dagoelako, eskatzaileak helbidea aldatu duelako jakinarazpenak egiteari dagokionez aldaketa horren berri eman gabe, edo beste arrazoiren bat dela medio, hau

EBATZI DUT:

Aipatzen diren espedienteetan hartutako ebazpenak jakinaraztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz, eta interesatuei aditzera ematea berorren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dutela Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearen aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta horrekin bat datozenetan ezarritakoaren arabera.

Itzulketa zk.: 472/07.

Espediente zk. B-0144-0336-02 AE.

Diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen direla frogatzeko jarritako epeetan ezinbesteko diren agiriak aurkeztu ez direnez, eta ekainaren 29ko 267/1999 Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoa urratzen denez,

Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak honako hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Ute Barakaldo (Ferrovial-Samos) enpresari 2.253,80 euroko kantitatea itzularaztea. Diru kopuru hori kontuan sartu zitzaion emandako diru-laguntzaren lehenengo ordainketa gisa.

Bigarrena.– Egiteke zegoen ordainketa, 2.253,79 eurokoa, bertan behera uztea.

Itzulketa zk.: 473/07.

Espediente zk: B-0203-0470-02 AE.

Diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen direla frogatzeko jarritako epeetan ezinbesteko diren agiriak aurkeztu ez direnez, eta ekainaren 29ko 267/1999 Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoa urratzen denez,

Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak honako hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Ute Barakaldo (Ferrovial-Samos) enpresari 2.854,81 euroko kantitatea itzularaztea. Diru kopuru hori kontuan sartu zitzaion emandako diru-laguntzaren lehenengo ordainketa gisa.

Bigarrena.– Egiteke zegoen ordainketa, 2.854,80 eurokoa, bertan behera uztea.

Itzulketa zk.: 474/07.

Espediente zk: B-0204-0473-02 AE.

Diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen direla frogatzeko jarritako epeetan ezinbesteko diren agiriak aurkeztu ez direnez, eta ekainaren 29ko 267/1999 Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoa urratzen denez,

Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak honako hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Ute Barakaldo (Ferrovial-Samos) enpresari 2.253,80 euroko kantitatea itzularaztea. Diru kopuru hori kontuan sartu zitzaion emandako diru-laguntzaren lehenengo ordainketa gisa.

Bigarrena.– Egiteke zegoen ordainketa, 2.253,79 eurokoa, bertan behera uztea.

Adierazitako zenbatekoaren itzulketa bi hilabeteko epean egin beharko da gehienez ere ebazpen hau jakinarazten denetik kontatzen hasita, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren ondorengo kontu hauetan:

Kutxa, kontu zk.: 2101 0381 09 0002788214.

Bilbao Bizkaia Kutxa, kontu zk.: 2095 0631 55 2131000143.

Vital Kutxa, kontu zk.: 2097 0178 12 0015172561.

Euskadiko Kutxa, kontu zk.: 3035 0012 77 0120900367.

Diru-sarrerak egiterakoan, dagozkion espediente zenbakiei erreferentzia egin beharko zaie.

Jakinarazten da itzulketako diru-sarrerak goian aipatutako epeetan egiten ez bada, premiamendu-bidez betearazteari ekingo zaiola.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 27a.

Lan eta Prestakuntza zuzendaria,

JESÚS MONREAL ZIA.


Azterketa dokumentala