Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2008ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3954

EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 22koa, Gizarte Ekonomiako zuzendariarena, gizarte-ekonomiako prestakuntzarako diru-laguntzak arautzen dituen 2007ko uztailaren 11ko Aginduan jasotako laguntzen entitate onuradunen zerrenda argitaratzeko dena.

Agindu horren 12.4 artikuluan ezartzen da aginduaren babesean emandako diru-laguntzekin publikotasun-printzipioa bete behar dela. Beraz, hau

EBATZI DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2007ko uztailaren 11ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen entitate onuradunen zerrenda. Zerrenda ebazpen honen eranskinean dago, eta eskabideari emandako espediente-zenbakia, entitate onuradunaren izena eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adierazten ditu.

Jakinarazi egiten da, eskaeren arabera egindako balioespenak eta 2008ko maiatzaren 20ra arte emandako informazioa aintzat hartuta, diruz lagundutako prestakuntzako ekintza guztien artetik bazkide-langileentzat bideratutako gizarte-ekonomiako prestakuntza ekintzetan, kooperatibetako eta lan-sozietateetako 2.956 bazkide-langilek eta inoren konturako 30 langilek parte hartuko dutela. Prestakuntza horretaz gain, gizarte-ekonomiarekin lotutako alderdietan hedatze-, zabalkunde- eta unibertsitate mailako prestakuntza-ekintzak ere diruz lagunduko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 22a.

Gizarte Ekonomiako zuzendaria,

JESÚS ALFREDO ISPIZUA ZUAZUA.

ERANSKINA/ ANEXO

ESPEDIENTEA

EXPEDIENTE

ONURADUNAK

BENEFICIARIOS

ZENBATEKOA

IMPORTE

1

MCC (Mondragon Corporación Cooperativa)

60.000,00

2

Otalora - Azatza, S.L.

60.000,00

3

Asociación Internacional de Derecho Cooperativo (Universidad Deusto)

14.050,00

4

Elkar Ikertegia, S. Coop.

50.000,00

5

EZAI (Enpresa Zuzenbide eta Antolakuntzarako Institutoa)

25.000,00

6

Erkide.º

53.138,00

7

Federación de Cooperativas de Consumo de Euskadi

7.205,00

8

Confederación de Cooperativas de Euskadi

21.718,00

10

Grupo Ulma, S. Coop

4.100,00

11

Cooperativa de Servicios Jurídicos, S. Coop.

39.100,00

12

Federación de Cooperativas Agrarias de Euskadi

12.295,00

13

Lan Mobel, S. Coop.

2.848,00

14

Lea Artibai Ikastetxea

10.200,00

16

Irakasle Eskola, S. Coop. - Huhezi

60.000,00

17

Universidad de Deusto (Instituto de Estudios Cooperativos)

48.728,00

18

ETEO, S. Coop.

50.370,50

20

Alecop, S. Coop.

38.250,00

22

Mugi, Koop. Elk.

5.733,00

23

Hiru, Garraiolarien Sindikal Konfederazioa

485,00

25

LKS, S. Coop.

6.120,00

26

UPV - Gezki

60.000,00

27

División de Ingeniería y Servicios Empresariales y Educativos, S. Coop.

48.780,00

28

Fagor Electrodomésticos, S. Coop.

5.780,00

29

UPV - Instituto de Economía Aplicada a la Empresa

9.014,00

30

Eroski, S. Coop.

60.000,00

31

ASLE - Agrupación de Sociedades Laborales de Euskadi

60.000,00

32

Lagungraf, S. Coop.

3.060,00

33

Eraginkor, S. Coop.

60.000,00

34

Elkar-Lan, S. Coop.

21.080,00

36

Asociación para la Investigación y Promoción Socio-Laboral Aurkilan

18.032,00


Azterketa dokumentala