Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2008ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
3953

5/2008 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak egindako bilkuran hartutako erabakia argitaratzeko dena. Bertan, aurtengo urtean, Eusko Jaurlaritzaren komunikazio-jardueretan “2008 Berrikuntza Urtea. Euskadi Año de la Innovación” marka erabiltzeko baimena ematen da.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2008ko apirilaren 15ean egindako bilkuran, “aurtengo urtean, Eusko Jaurlaritzaren komunikazio-jardueretan “2008 Berrikuntza Urtea. Euskadi Año de la Innovación” marka erabiltzeko baimena emateko” erabakia hartu zuen, eta behar bezala argitara eman dadin,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea “aurtengo urtean, Eusko Jaurlaritzaren komunikazio-jardueretan “2008 Berrikuntza Urtea. Euskadi Año de la Innovación” marka erabiltzeko baimena ematen duen erabakiaren testua. Ebazpen honen eranskin gisa dator.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 13a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako

eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JOSÉ LUIS ERREKATXO LABANDIBAR.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK MAIATZAREN 13AN EMANDAKO
5/2008 EBAZPENARENA.
ERABAKIA, AURTENGO URTEAN, EUSKO JAURLARITZAREN KOMUNIKAZIO-JARDUERETAN “2008 BERRIKUNTZA URTEA. EUSKADI AÑO DE LA INNOVACIÓN” MARKA ERABILTZEKO BAIMENA EMATEN DUENA

Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko abuztuaren 31n Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzeko den 318/1999 Dekretua onartu zuen. Bere xedea ordura arteko erakunde-nortasunaren araudi erregulatzailea argitalpen bakarrean biltzea zen, honela, kontsulta eta autonomia-administrazioaren eremuan hartutako arauak zuzen aplikatzea erraztuz.

Aipatu dekretuaren 3.1 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek eta bere administrazio-unitateek komunikazio publikoko erakunde-nortasunaren eskuliburuan jasotako elementuak bakar-bakarrik erabiliko dituzte komunikazio publikoko adierazpen guztietan identifikatzeko.

Hala ere, artikulu beraren bigarren paragrafoan ezartzen du, Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabakiz, eta Lehendakaritzaren idazkariak aurretiaz aldeko txostena emanda, bestelako nortasun-ikur bereziak ere erabili ahal izango direla zenbait zerbitzu edo jendaurreko jardueratan.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluak komunikazio-ekimen bat abian jarri du Euskadiko errealitate berritzailea erakusten duten eta berrikuntzari lotutako baloreen alde egiten duten mobilizazio sozialen jarduerak laguntzeko. “2008 Berrikuntza Urtea. Euskadi Año de la Innovación” marka berria logotipoarekin hedatzen den ekimena da. Marka berri honek, erakunde arteko izaera argia duena, komunikatzaile-paper garrantzitsua du eta Jaurlaritzaren komunikazio-jardueretan erabiltzea aholkatzen da.

Horregatik guztiagatik, Lehendakaritzako idazkari nagusiak aurkeztu memoriarekin bat, zeinetan zenbait zerbitzu edo jendaurreko jardueratarako beste marka batzuk erabiltzeko eskatutako baldintzak elkartzea justifikatzen baita, Jaurlaritzaren Kontseiluak, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren proposamenez, aztertu ondoren, hauxe erabaki du,

ERABAKIA

“Lehenengoa.– Aurtengo urtean, Eusko Jaurlaritzaren komunikazio-jardueretan “2008 Berrikuntza Urtea. Euskadi Año de la Innovación” marka erabiltzeko baimena ematea. Erabaki honen eranskin gisa dator.

Bigarrena.– “2008 Berrikuntza Urtea. Euskadi Año de la Innovación” marka eta Jaurlaritzaren egungo marka instituzionala, biak erabiliko dira era egokian.

Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzaren irudi korporatiboari buruzko abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuaren 3.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, Jaurlaritzaren Idazkaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko du”.

ERABAKIAREN ERANSKINA

ANEXO AL ACUERDO

“2008 BERRIKUNTZA URTEA. EUSKADI AÑO DE LA INNOVACIÓN” MARKA

MARCA “2008 BERRIKUNTZA URTEA. EUSKADI AÑO DE LA INNOVACIÓN”

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala