Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2008ko ekainaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3825

EDIKTUA, 1152/05 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Zenbateko bat erreklamatzea dela-eta, Mercantil Reaga, S.A.k hala eskaturik, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, Jose Antonio Sanchez Gonzalezen aurka burututako 1152/2005 prozedura arruntean epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondokoak baitira hitzez hitz:

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

1152/2005 Judizio arrunta.

108/08 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta zortziko maiatzaren hogeita bederatzia.

Vitoria-Gasteizko eta bere Barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko Ana Hernández García epaile-magistratuak ikusi ditu epaitegi honetan bideratutako 1152/05 prozedura arruntaren autoak, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak. Alderdi demandatzailea: Mercantil Reaga, S.A., Paul prokuradorearekin eta Martin letratuarekin; eta alderdi demandatua: Jose Antonio Sanchez Gonzalez, auzi-ihesean. Horiek horrela,

EPAITZA

Jose Antonio Sanchez Gonzalezen aurka, Mercantil Reaga, S.A.ren izenean eta ordez Paul prokuradoreak aurkeztutako demanda funtsean onetsi egiten dut. Eta auzi-jartzaileari honakoak pagatzera kondenatzen dut demandatua: tronkoaren kontzeptupean 9.936,09 (4.552,82 + 5.383,27) euro, ebazpen honetako laugarren oinarriarekin bat datozen interesak, eta prozeduran sortutako kostuak ordaindu beharra ere ezartzen zaio.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZL, 457.2 artikulua).

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean entzunaldi publikoa egiten ari zelarik, eman zuen epaile magistratu berberak irakurri eta argitaratu zuen.

Eta Jose Antonio Sanchez Gonzalez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteiz, bi mila eta zortziko maiatzaren hogeita hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala