Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2008ko ekainaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
3824

EDIKTUA, errentak ez ordaintzeagatik desahuzioa egiteko 61/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: desahuziorako 61/08 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Margarita Garmendia Guinea.

Abokatua: Maider Alegria Urkizu.

Prokuradorea: Maria Aranzazu Urchegui Astiazaran.

Demandatua: Juan Francisco Lojo Romero.

Gaia: desahuzioa, ordainketak ez egiteagatik.

Judizio horren gainean epaia eman da. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Marga Garmendia Guinearen ordez Aranzazu Urchegi Astiazaran prokuradoreak aurkeztutako demanda onetsi egiten dut; eta, errenta ordaindu ez dela-eta, etxebizitzaren errentamendu-kontratua suntsitutzat jotzen dut. Etxebizitzaz eta kontratuaz zehaztasunak: Hondarribiko Itsasargi kaleko 12.ean kontatua, demandatzaileak eta Juan Francisco Lojo Romerok sinatua. Eskatutako desahuzioa agitzen dut, eta demandatuari ohartarazten zaio: legezko epearen barruan, etxebizitza borondatez uzten ez badu, kostuak bere kargu direla kaleratua izango dela. Kostuak ere demandatuari ezarriko zaizkio.

Juan Francisco Lojo Romero demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Irun (Gipuzkoa), 2008ko maiatzaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala