Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2008ko ekainaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3823

EDIKTUA, 119/07 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Zenbateko bat erreklamatzeko, Gernikako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) L2.119/07 prozedura arrunta bideratu da, Bilbao Bizkaia Kutxa Aurrezki Kutxa eta Bahitetxeak eskatuta, Felix Laucirica Longaray-ren jaraunspen jasogabearen edota jaraunsle ezezagunen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

119/07 arrunta.

53/08 EPAIA

Gernika-Lumo, bi mila eta zortziko martxoaren zazpia.

Nik, Maria Luz Peleteiro Montesek, Gernika-Lumoko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epailea naizen honek, 119/07 Judizio Arrunteko autoak ikusi ditut. Parteak hauek izan dira: demandatzaile gisa BBK, Luengo prokuradoreak ordezkatuta eta Andres Ciria Uriarte letratuak lagunduta; eta demandatu gisa, Felix Laucirica Longaray-ren jaraunspen jasogabea edota jaraunsleak, auzi-ihesian. Guztia ere, diru-zenbateko bat erreklamatzeko.

EPAITZA

Felix Laucirica Longaray-ren jaraunspen jasogabearen edota jaraunsle legezko eta ezezagunen aurka, BBK-ren izenen eta ordez Pedro Maria Luengo epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik onesten dudanez gero, ondokoak pagatzera kondenatzen dut demandatua: erreklamatutako 30.379,61 euroko zenbatekoa, 2007-01-26an kalkulatutakoa, gehi geroztiko interesak, behin betiko kitapena egin artekoak.

Bestalde, prozeduran sortutako kostuakberariaz ezarriko zizkio demndatar

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, aditzera emanez apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta. Errekurtsoa aurkezteko epea bost egunekoa izango da, epaia jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 457. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako moduan eta betekizunekin.

Eta nire epai honen bitartez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut. Ebazpenaren testigantza autoei erantsiko zaie.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen, nik, idazkari judizialak, lagunduta. Fede ematen dut.

Eta demandatuei, hau da, Felix Laucirica Longaray-ren jaraunspen jasogabeari edota jaraunsle ezezagunei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta zortziko maiatzaren hogeita hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala